Idril, Zelebrindal ("Zilarrezko Oinak") ere deitua, Tolkienen legendarium ospetsuko pertsonaia bat da, bere hil ondorengo lana den Silmarillionen agertzen dena. Turgon eta Elenwëren alaba bakarra da. Eguzkiaren Lehen Aroko 503. urtean, Tuorrekin ezkondu zen, hau, hiria laster suntsitua izango zela zioen Ulmoren mezua ekartzetik zetorrenean ezagutu zuena, berataz maiteminduz. Tuorrekin, Eguzkiaren Lehen Aroko 504. urtean, seme bat izan zuen, Eärendil izenekoa.

Idril, bere senar Tuorrekin

Bere lehengusu Maeglinez fidatzen ez zenez (hau Idriletaz maiteminduta zegoen), Gondolin hiritik, eta lautadapean harresietatik haratago, Amon Gwarethetik iparraldera zihoan tunel sekretu bat eraikiarazi zuen. Melkorrek Gondolin eraso zuenean, Maeglinen traizioari esker, Zelebrindalek Gondolinetik ihes egin zuen, Eärendil bere semea, bidezidor ezkutu horretatik eramanez Sirion ibaiaren itsasoratzeraino. Handik, Tuorrekin Eldamarrera abiatu zen, Tuorrek berak horretarako eraikiarazi zuen itsasontzi batean, Eärrámë izena jaso zuena, "Itsaso hegal" esan nahi duena.

Kanpo estekak

aldatu
« Baina Gondolineko mirari guztiak baino ederragoa, Idril zen, Turgonen alaba, Zelebrindal deitua izan zena, zilarrezko oinduna, eta bere ilea, Laurelineko urrea bezalakoa zen Melkor iritsi aurretik. »