Ibeas de Juarros
Ibeas de Juarros Burgosko udalerria da, Alfoz de Burgos eskualdean dagoena. Ziurtasun osoa ez duen etimologia batek dio izena antzinako euskal toponimoa dela, Ibeas Ibaiak baten ordaina dateke; Juarros, aldiz, zugarrorekin erlazionaturik dagoke. Izan ere, Ibeas de Juarros Atapuercaren ondoan dagoen herria da, eta ezaguna da Atapuercari ematen zaion ata-porta interpretazioa.
Ibeas de Juarros | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Gaztela eta Leon | ||||||||||
Probintzia | Burgosko probintzia | ||||||||||
Alkatea | Juan Manuel Romo Herrera (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Ibeas de Juarros | ||||||||||
Posta kodea | 09198 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 09177 | ||||||||||
Herriburua | Ibeas de Juarros | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°19′52″N 3°32′08″W / 42.331111111111°N 3.5355555555556°W | ||||||||||
Azalera | 130,27 km² | ||||||||||
Altuera | 930 m | ||||||||||
Mugakideak | Orbaneja Riopico, Cardeñuela Riopico, Atapuerca, Arlanzón, San Adrián de Juarros, Villasur de Herreros, Pineda de la Sierra, Tinieblas de la Sierra, Villamiel de la Sierra, Palazuelos de la Sierra, Revilla del Campo, Los Ausines, Carcedo de Burgos eta Castrillo del Val | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.411 (2023) −7 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 11 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta Europa Erdialdeko Ordua | ||||||||||
Matrikula | BU | ||||||||||
ibeasdejuarros.es |
2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 1.323 biztanle zituen.
Demografia
aldatuIbeas de Juarros |
---|
INEren datuak.[1] 2011ko INEren datuak. 1970 eta 1981 artean, Ibeas de Juarrosi Cueva de Juarros, Salgüero de Juarros eta Santa Cruz de Juarros gehitu zitzaizkion. |
Ekonomia
aldatuBertoko biztanleria nekazaritzan aritzen da gehienbat, eta lehorreko zerealak eta babarrun gorriak lantzen ditu, eskuz landatuak, inolako makinarik erabili gabe, lurra prestatzeko izan ezik.
Los Ausines parke eolikoa, 48 MW-ko potentzia instalatua eta 30 kV-ko energia biltzeko lurpeko sarea dituena, Ibeas de Juarros eta Los Ausines udalerrien artean dago.