Lee Ji-eun (koreeraz hangul alfabetoan: 이지은}, hanja alfabetoan: 李知恩), izen artistikoa IU duena (아이유), (Seul, 1993ko maiatzaren 16a) abeslari, musikagile, aktore eta telebista aurkezle hegokorearra da. K-pop musikarien artean salmenta handienak dituzten abeslarietako bat da eta Forbes aldizkariak Koreako famatuen zerrendan hirugarren postuan ezarri zuen 2012an. 2017an hegokorearren idolo handiena izendatu zuen Gallup Koreak[1]. Billboard aldizkariak K-pop zerrendetan lehen postuan abestiak luzaroen izan dituen abeslaria izendatu zuen.

IU (abeslaria)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak이지은
JaiotzaSongjeong-dong eta Seul1993ko maiatzaren 16a (30 urte)
Herrialdea Hego Korea
Lehen hizkuntzakoreera
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaDongduk Girls' High School (en) Itzuli
Seoul Yangnam Elementary School (en) Itzuli
Eonju Middle School (en) Itzuli
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, aktorea, kantugilea, zinema aktorea, ahots-aktorea, telebista-aktorea eta pop singer (en) Itzuli
Izengoitia(k)IU eta 아이유
Genero artistikoapop musika
K-popa
balada
Ahots motalight soprano (en) Itzuli
Musika instrumentuagitarra
gitarra akustikoa
ahotsa
DiskoetxeaEMI
Kakao M (en) Itzuli
EDAM Entertainment (en) Itzuli

edam-ent.com…, iloveiu.jp, universal-music.co.jp… eta edam-ent.com…
IMDB: nm3889963 Allocine: 463092 Allmovie: p755430 Metacritic: person/iu
Facebook: iu.loen Twitter: lily199iu Instagram: dlwlrma Youtube: UC3SyT4_WLHzN7JmHQwKQZww Pinterest: iuofficial TikTok: _iuofficial Souncloud: iu-music Spotify: 3HqSLMAZ3g3d5poNaI7GOU iTunes: 409076743 Last fm: IU Musicbrainz: b9545342-1e6d-4dae-84ac-013374ad8d7c Songkick: 629408 Discogs: 2226306 Allmusic: mn0002726189 Deezer: 2810121 Edit the value on Wikidata
IU, 2019an.

Biografia aldatu

Seulen jaio zen Lee Ji-eun eta txikitatik hartu zituen aktore izateko klaseak. Lehen Hezkuntza amaitu berritan familiaren ekonomiak porrot egin zuen eta bera eta bere neba txikia aiton-amonen eskutan utzi zituzten, egoera behartsu latzean[2]. Eskolan abesteari ekin zion buru belarri eta hainbat casting egin ondoren LOEN Entertainment diskoetxean aukera eman zion[2]. Izen artistikoa berak ezarri zion, IU izenak I and You (Ni eta zu) adierazten du. Etxean gabezia handiak zituenez IU-k ordu asko sartzen zituen estudioan, han janaria behar adina baitzuen eta lo egiteko toki bat ere bai[2], baina eskolara joatea zailagoa zenez oinarrizko ikasketak egin eta ez zuen aurrera jarraitu[3].

Hamar hilabetez diskoetxean musika lantzen aritu ondoren nesken talde batean sartzeko hasierako asmoa alde batera utzi eta bakarkako abesti bat grabatu zuen, "Lost child" (미아), hasieran kritikatua izan zena, eta ondoren Lost and Found EP-a atera zuen. Hego Koreako Kultura Ministerioak 2008ko azaroan hilabeteko debutari onena izendatu zuen baina diskoak ez zuen espero besteko arrakastarik izan. 2009ko apirilaren 23an aurreneko disko luzea plazaratu zuen, Growing Up izenekoa. Lehenengo singlea "Boo" izan zen eta "Lost child" abestiarekin konparatuta estiloa erabat desberdina zuen, balada iluna eta 1980 hamarkadako soinu "retroa" zuen[4]. Harrera ona izan zuen. Diskoko bigarren singlea diskoari izena ematen dion "Growing Up" izan zen, hau ere rockeroa. IU-k hamabost urte baino ez zituen oraindik eta bideoetan bere haur itxura horrekin azaltzen zen, berak gustuko ez bazuen ere[5].

2010 urtean "Nagging" abestia grabatu zuen eta honi esker bi sari irabazi zituen, Inkigayo musika saioan eta K-pop musikako Music Bank sarietan. Abenduan EP berri bat atera zuen, Real izenekoa. 2011ko urtarrilean aktore lanetan debuta egin zuen Dream High teleseriean. Urte berean bigarren disko luzea atera zuen, Last Fantasy. Arrakasta izugarrizkoa izan zen, diskoko hamahiru abestiak iritsi ziren ia zerrenda guztietako lehen postura[6]. Urte berean "Inkigayo" musika telesaioko aurkezle lanetan hasi zen martxoan eta honek are eta ezagunago bihurtu zuen Hego Korean. 2013ko uztailerarte aritu zen Inkigayo programan[7].

Japonieraz EP bat grabatu zuen, I □ U[8], eta 2012ko urtarrilean Tokioko Bunkamura estadioan eman zuen kontzertua. Bertan abesten zuen abeslari korear gazteena izan zen[9]. 2013an Modern Times diskoa atera zuen, hiruhgarren disko luzea.

Musika ibilbidean aurrera zihoan eta baita aktore lanetan ere. 2013an You Are the Best! eta Bel Ami teleserietako protagonista izan zen[10] eta 2015ean The Producers-en parte hartzeko izan zen aukeratua.

2017an Palette argitaratu zen, IU-ren laugarren disko luzea[11]. Koreako Musika Sarietan Pop disko onenaren saria eman zioten eta Melon Music Sarietan eta Seulgo Musika Sarietan urteko diskorik onena bihurtu zen[12]. Billboard aldizkariak 2017ko K-pop disko onenaren saria eman zion.

Filantropia aldatu

Haurtzaro konplikatua zan zuenez esklusio bidean dauden haurrei laguntzen ibili izan da. 2012an poliziarekin elkarlanean bullyingaren aurkako kanpainak egin izan ditu. 2015 eta 2018 urteetan diru kopuru handiak eman zizkion Green Umbrella Children's Fundazioari haur behartsuei laguntzeko eta fundazioan bolondres lanetan ibili izan da[13]. "IU Scholarship" beka ere sortu zuen familia behartsuetako haurrei ikasketak finantziatzeko[14].

Diskografia aldatu

Koreeraz aldatu

  • Disko osoak:
    • Growing Up (2009)
    • Last Fantasy (2011)
    • Modern Times (2013)
    • Palette (2017)
  • EP-ak:
    • Lost and Found (2008) - EP
    • IU...IM (2009) - EP
    • Real (2010) - EP
    • A Flower Bookmark (2014) - EP
    • Chat-Shire (2015) - EP
    • A Flower Bookmark 2 (2017) - EP

Japonieraz aldatu

    • I □ U (2011) - EP
    • Can You Hear Me? (2013) - EP

Filmografia aldatu

  • A Turtle's Tale 2: Sammy's Escape from Paradise (2012) animaziozko filmea. IU-k ahotsa jarri zuen.
  • Real (2017) - kameo bat
  • Persona(2019) - laburmetraia
  • Hotel del Luna (2019)

Telebista serieak aldatu

  • Dream High (2011)
  • You Are the Best! (2013)
  • Bel Ami (2013)
  • The Producers (2015)
  • Moon Lovers: Scarlet Heart Ryeo (2016)
  • My Mister (2018)
  • Hotel del Luna (2019)

Erreferentziak aldatu

  1. «한국갤럽조사연구소» www.gallup.co.kr (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  2. a b c «K-pop star opens up about childhood» Korea JoongAng Daily (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  3. «IU graduates from high school» Korea JoongAng Daily (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  4. «중앙일보 - 안내» news.joins.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  5. (Koreeraz) «21살 아이유 원숙미는 곤란해» www.hani.co.kr 2013-10-11 (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  6. «IU achieves an 'all-kill' with her new album, 'Last Fantasy'» allkpop (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  7. (Koreeraz) «`컴백` 아이유, 방송활동 계획無..삼촌팬 어쩌나» 네이트뉴스 (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  8. «IU to release "You & I" as her 2nd Japanese single in July» allkpop (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  9. «IU becomes the youngest Korean singer to perform at Japan's Bunkamura Orchard Hall» allkpop (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  10. (Koreeraz) 리오엘리. (2013-03-13). «KBS 주말드라마 ‘최고다 이순신’, 높은 시청률로 대박예감» KBS 주말드라마 ‘최고다 이순신’, 높은 시청률로 대박예감 (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  11. (Ingelesez) Herald, The Korea. (2017-05-04). «IU scores first No. 1 on Billboard world chart» www.koreaherald.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  12. «BTS, EXO, IU win big at 2017 Melon Music Awards» kpopherald.koreaherald.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  13. (Koreeraz) «아이유, 어린이날 앞두고 소외아동 지원 위해 또 1억 기부(공식)» entertain.naver.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
  14. ARIRANG K-POP. (2017-03-06). [Showbiz Korea IU(아이유) creates the IU SCHOLARSHIP for her high school ALMA MATER. ] (Noiz kontsultatua: 2019-02-16).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: IU (abeslaria)