IEEE 802
Sare lokalen (LAN) eta metropoli-eremuko sareen (MAN) protokoloak definitzen dituzten estandarren multzoa
IEEE-ren 802 sare lokalentzako estandarrak definitzeko batzordea eratu da. Sare lokal desberdinentzako azpibatzorde batzuk antolatu ziren, ondorengo moduan:
- IEEE 802.1 Sare lokalen goimailako protokoloak zehazten dira.
- 802.1D – Spanning Tree Protocol
- 802.1Q – Virtual Local Area Networks (VLAN)
- 802.1aq - Shortest Path Bridging (SPB)
- IEEE 802.2 “Loturaren kontrol logikoa”. Azpibatzorde honek sare bereko ordenagailuen arteko datu-loturako protokoloa zehazten du
- IEEE 802.3 “CSMA/CD”. Kanala (kablea,bitartekoa) atzitzeko modua zehazten du. Ethernet sareak berton definitzen dira
- IEEE 802.4 “Token bus”. motako sareak diseinatzeko, kableatua eta sareentzako interfazea deskribatzen ditu
- IEEE 802.5 “Token Ring”. motako sareak diseinatzeko protokoloak, kableatua eta sareentzako interfazea deskribatzen ditu
- IEEE 802.6 “MAN” motako sareak diseinatzeko deskribapenak zehazten ditu
- IEEE 802.9 “Ahotsa eta datuak” integratzeko estandarrak zehazten ditu
- IEEE 802.11 “Haririk gabeko sareak” diseinatzeko deskribapenak zehazten ditu
- IEEE 802.16 WiMAX. Banda zabaleko haririk gabeko atzipena
Erreferentziak
aldatu- Andrew S. Tanenbaum, Konputagailu-sareak (3. ed 2002), Ehu ed.
- Andrew S. Tanenbaum, Computer Networks (4. ed 2003), Prentice Hall.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Batzordearen webgunea (ingelesez).