Metropolitan Area Network

Artikulu hau konputagailu-sareari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Man (argipena)».

MAN Metropolitan Area Network–en siglak dira.

Hiriko edo metropoli-barrutiko eremu geografikoa hartzen duen konputagailu-sarea da. IEEE 802.6 arauan zehazten da.

Sarrera

aldatu

LAN eta WAN sareen arteko eremua hartzen du. MAN-en betiko adibidea unibertsitate bateko campus batzuk osatzen duten konputagailu-sarea da. Ez daude WAN, MAN edo LAN bereizten duten arau zorrotzik eremuari geografikoari dagokionez.

Ahotsa, datuak eta bideoa osatzen duten zerbitzu anitzak ahalbidetzen ditu banda-zabalera (abiadura) handiko konputagailu-sarea baita. 2 Mb/s-tik 155 Mb/s-ko abiaduretara hel daiteke pare kordatua, zuntz optikoa eta aire transmisio-bideak erabilita.

Haririk gabeko sareek errepikagailuekin eremu geografiko zabalak har ditzakete, gainera eraikinen arteko sareak eratzea errazten dutelako, Wi-Fi sareak hedatu ahala LAN eta MAN sareak areagotu dira, are gehiago Wi-MAX sareen etorrerarekin eremu handiagoak har daitezke, eskualdekoak eta nazio-eremuak ere.

Aplikazioak

aldatu

MAN sareak zenbait eta askotariko aplikazioak ditu:

  • LAN sareak elkar konektatu
  • PBX eta PABX telefonogune digitalak elkar konektatu
  • Bi konputagailu komunikatu
  • Irudiak eta ahotsa transmititu
  • WAN sareentzako pasabideak izan

Merkatuko MAN teknologiak

aldatu

FDDI-II

aldatu

FDDI II FDDI I-ren bertsio berritua. Aurrekoaren zerbitzu guztiak ematen ditu baina zirkuitu konmutazioraren trafikorako zerbitzu isokronoak onartzen ditu.

SMDS (Multimegabit konmutatuko datu zerbitzuak) AEB-tan definitutako zerbitzua da. Abonatuen arteko konexiorik gabeko datu gardentasun garraio zerbitzua ematen du, bizkarrezur sare publikoetako abiadura handiko sarbideak erabiliz. SMDS-ek bizkarrezur sare publiko erabiliz sare lokalak elkar konektatzen ditu, sare lokaletako abiadura ezaugarriak galdu gabe. SMDS-ek 1, 2, 4, 10, 16, 25 eta 34 Mb/s-ko abiadurak eskaintzan ditu.

ATM (Asynchronous Transfer Mode ) datuak zein ahotsa bidaltzeko pakete-konmutazioa eta multiplexazioa batzen dituen teknologia da. Sareek erabiltzen duten pakete-konmutazioren eraginkortasun handia eta zirkuitu-konmutazioren ahots sareko banda-zabalera bermatuak uztartzen ditu ATM-k. Definizio altuko denbora errealeko bideoa eta irudiak erabiltzearen behartasunak eta 150 Mb/s baino gehiagoko abiadurak erabiltzeak ATM teknologia berriaren sormena ekarri zuen.


Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu