Iñupiaq herria (iñuk-piaq formatik: benetako pertsona; pluralez Iñupiat, eta Inupiat, Inupiaq eta Inupik eran ere idatzia) historiaurreko garaietatik Alaskako ipar eta mendebaldean bizi diren amerikar natibo nomadak dira. Inuit nazioaren parte dira. [1] 2010ko Amerikako erroldaren arabera, 25 mila iñupiaq inguru daude Alaskan, 33.000 munduan, batzuk Kanadako iparraldeko berezko komunitate batean, besteak erbestean.

Talde etniko infotaulaIñupiaq
Motaetnia
Biztanleria (osoa)13.500
Hizkuntzainupiaq, ingeles eta errusiera
ErlijioaAnimismo
Geografia
EstatuaAlaska

Bizibide tradizionala egin izan dute ehizan (elur-oreinak, altzeak, fokak eta baleak), arrantzan (izokina, bakailaoa, amuarraina) eta sasoiko baia biltzen. [2] Baleen ehiza iñupiaqen jarduera garrantzitsuenetako bat da. Balea bat hiltzen denean, komunitate osoa elkartzen da haragia biltzeko eta partekatzeko. [3] Iñupiaq talde gehienak kostaldekoak dira, baina barnealdeko komunitateak ere badira, Nunamiut izeneko herria, elur-oreinen ehizan berezitutakoak.[4]

Iñupiaqera da beren hizkuntza, zenbait aldaeratan berezitua.

Iñupiaq taldeen bizilekuak, beren hizkuntza dialektoen arabera sailkatuak.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Inupiat» Travel Alaska.
  2. «The Inupiat People» Kikiktagruk Inupiat Corporation.
  3. protectthearctic.com. «Indigenous Peoples of the Arctic Refuge | Gwich'in and Iñupiat» www.protectthearctic.org.
  4. (Ingelesez) «Nunamiut: The Caribou People (U.S. National Park Service)» www.nps.gov (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).

Kanpo estekak

aldatu