Iñigo Leitza
Iñigo Leitza Batiz, pilota arloan Leitza deituraz ezaguna (Lemoa, Bizkaia, 1980ko uztailaren 7a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin. Enpresako datuen arabera, 1,83 m luze da, eta 87 kg pisatzen zuen profesionala zenean. Estreinako partida 2001eko uztailaren 30ean jokatu zuen, Lemoako udal pilotalekuan. Bigarren mailako buruz buruko txapelduna izan zen 2005ean. 2011ko ekainean, Asegarcerekiko kontratua eten zuen, «lan arrazoi pertsonalengatik».[1]
Iñigo Leitza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lemoa, 1980ko uztailaren 7a (44 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Iñigo Leizak Asegarce utzi du lan arrazoiengatik»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2011-06-23.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |