Iñigo Aritza Ikastola

Altsasuko ikastola

Iñigo Aritza ikastola 1969. urtean Olaztin (Nafarroa Garaia) sortutako ikastola da. Bi urte beranduago Altsasun gela bat ireki zuen, eta ordutik hona bertan du egoitza.[1] Gaur egun, Iñigo Aritzak 335 ikasle ditu, Ziordiakoak, Olaztikoak, Altsasukoak eta Urdiaingoak.

Altsasuko Iñigo Aritza ikastola

Altsasuko Ikastola San Juan kaleko etxabe batzuetan abiatu zen. Hasiera hartan, 39 ikasle zituen, eta bi andereño: Olaztitik etorritako Mikele Aierdi, eta Alazne Mercero. Gero, San Juan kaletik Labadero eraikinera aldatu zen; eta azkenik, Altsasuko Udalak emandako lursailari esker, Iñigo Aritza ikastolaren gaur egungo eraikina inauguratu zuten 1979. urtean.[1]

Nafarroa Oinez hiru aldiz egin da Altsasun, Iñigo Aritza ikastola inauguratu zenez geroztik.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Iñigo Aritza, paso a paso por el euskera. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).
  2. (Ingelesez) Berria.eus. «Iñigo Aritza ikastolak «bizipozez» hartu du Nafarroa Oinez-en lekukoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-29).

Kanpo estekak aldatu