Baietz lehenengoan!

Googleren bilaketa funtzioa
I'm Feeling Lucky» orritik birbideratua)

Baietz lehenengoan! (ingelesez, I'm Feeling Lucky edo IFL), Googleren bilatzailean, web erako interfazean eskaintzen duen botoi-erako bilaketa modua da, zeinak ez duen emaitza zerrenda bat ematen, baizik eta zuzenean bidaltzen zaituen bere indizearen araberako lehen aukerara.

Baietz lehenengoan!
Fabrikazioa
SortzaileaGoogle
Google bilaketa euskaraz (Baietz lehenengoan!)

Euskaraz aldatu

Hainbat hizkuntzatan formulazio desberdina da. Euskarazkoa, ekarpen boluntarioa euskal internautena, Garikoitz Araolaza ekintzaileak proposatu zuen 21. mendearen hasiera[1]. Baietz lehenengoan! ez da itzulpen literala, baina botoiak egiten duenaren ideia ondo transmititzen du. Inguruko erdara batzuetan zortearen ideiak (lucky ingelesez) esplizituagoa da: J'ai de la chance (frantsesez), Voy a tener suerte (gazteleraz), Segur que tinc sort (katalanez).

Erabilpena aldatu

Bilaketa-modu horren eraginkortasunak adierazten du Googlek bere emaitzei eta haiek sailkatzeko ordenari konfiantza handia diela. Marketin keinu bat da, Googlek bere PageRank sistemaren sendotasuna erakusteko.

Marissa Mayer Googleko exekutiboak 2007an adierazi zuenez, bilaketan egindako kontsulten % 1ak baino gutxiagok erabiltzen zuen "Baietz lehengoan" modua. Portzentaia txikia izanagatik, urte berean Tom Chávez publizitateko aholkulariak kalkulatu zuen botoiaren erabikpenak urtean 110 milioi dolarreko diru-sarrerak murritzagoak ekarriko zizkiola Googleri, zeren eta emaitza-zerrendan publizitaterik erakusten ez duten klikak dira hara doazenak, eta emaitzetako publizitate aukerak ziren orduan Googleren diru sarrera nagusia.[2]

2008an Google Chrome nabigatzailea eta geroxeago mugikorreko bilaketak areagotzearekin, 2010eko hamarkadatiik aurrera Googleren bilaketa botoiak ez dira hain errelebanteak. Bilaketak URL barratik edo zuzenean Google.com ireki gabe egiten direnez, ikusi ere gutxiago egiten da I'm feeling lucky / Baietz lehenengoan! botoia.

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «J'ai de la chance» artikulutik itzulia izan da, 2022-12-12 data duen 199435068 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-12-12 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Ochoa, L.. (2013). «Ingelesaren eskutik egin zituen euskarak lehen urratsak sarean» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-02-10).
  2. (Ingelesez) Brendan Newnam. (19 novembre 2007). Are you feeling lucky? Google is. dans l'émission Marketplace sur National Public Radio..

Kanpo estekak aldatu