Hyundai Motor Company
Hyundai Motor Company Hego Koreako Hyundai empresa multzoaren adar ezagunena da, 1967an sortua eta automobilak egiten dituena. Hyundai berezko markaz gain, enpresak Kia automobileen %33.88 dauka eta beste bi marka ere ekoizten ditu, Genesis Motor luxuzko autoen filiala eta Ioniq ibilgailu elektrikoen azpimarka barne.[1][2][3][4] Hiru marka horiek azpimultzo bat osatzen dute Hyundai Motor Group izen pixkat desberdinarekin.
Historia
aldatuChung Ju Yung-ek Hyundai taldearen muina fundatu zuen 1947an. Hyundai Motor Company adarra 1967an sortu zen, eta enpresaren lehen modeloa, Cortina, 1968an egin zuten Ford Motor Companyrekin elkarlanean. Hyundaik bere auto propioa garatu nahi zuenean, George Turnbull kontratatu zuten 1974an, British Leyland-eko Austin Morrisen zuzendari kudeatzaile ohia. Beste bost auto-ingeniari britainiar ere kontratatu zituen.[5][6][7][8] Haien laguntzarekin, 1975ean, Pony, Hego Koreako lehen berezko autoa sortu zen, Giorgio Giugiaroren ItalDesign enpresaren estetikarekin eta Japoniako Mitsubishi Motorsek utzitako teknologiarekin.
Esportazioak Ekuadorrera hasi ziren hurrengo urtean eta, handik gutxira, Beneluxeko herrialdeetara. Hyundai Erresuma Batuko merkatuan sartu zen 1982an, eta 2.993 auto saldu zituen lehen urtean.[9]
Hyundaik automobilak egiteko munduko instalaziorik handiena du, Ulsanen (Hego Korea), eta 1,6 milioi unitate ekoizten ditu urtean.[10] Enpresak 75.000 langile inguru ditu mundu osoan. Hyundai ibilgailuak 193 herrialdetan saltzen dira, 5.000 kontzesionario eta erakusketa-aretoen bidez.[11]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Shareholders. .
- ↑ Kim, Sohee. Hyundai launches Genesis premium car brand in bid to end profit skid. .
- ↑ Halvorson, Bengt. Hyundai reboots Ioniq as en EV brand, starting with Ioniq 5 crossover in fall 2021. .
- ↑ Eisenstein, Paul. Hyundai Launches New Ioniq EV Brand: Sub-brand will feature three all-electric models by 2024.. .
- ↑ The Times (1974-07-09)
- ↑ The Sunday Times 'Business News' (1974-07-14)
- ↑ Motor Report International (1974-07-18)
- ↑ The Engineer (1975-01-30)
- ↑ Fisher, Brian. Lotus, R-R & Co. .
- ↑ Taylor III, Alex. Hyundai smokes the competition. .
- ↑ Hyundai ships 10 millionth car overseas. .