Hygrophorus karstenii

Hygrophorus karstenii Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da erabiltzen sukaldean.

Hygrophorus karstenii
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus karstenii
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Limacinum karstenii. Autore batzuen arabera baita Hygrophorus melliceus delakoarena ere.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 7,5 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, ganbila, gero lau-hondoratua; lehorra, leuna, hasieran zuria, ondoren, erreflexu okre antzekoekin, itxura bereizgarriarekin, opakua.

Orriak: Lodi samarrak, ez estu, dekurrenteak, arbeletxeko kolore ikusgarriarekin

Hanka: 4 eta 8 cm bitarteko garaierarekin eta 0,8 eta 1,8 cm bitarteko lodierarekin. Ez oso luzea, mehetua, betea, kapelaren kolore eta itxurarekin, kapelaren kolore berekoa.

Haragia: Samurra, zuria, usain eta zapore gabea.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Karsteni epitetoa pertsona izenetik dator. Karsten mikologo finlandiarraren omenez.

Jangarritasuna aldatu

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Hygrophorus hedrychii delakoarekin nahas daiteke, honek almendra mingotsen usain handia du eta krema koloretik marroi horixkara bitarteko kapela du.

Sasoia eta lekua aldatu

Udaren amaieran. Koniferoen basoetan, ahabien artean, oso gutxitan pagoen basoetan.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 114 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 439 or. ISBN 84-282-0540-6 (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Hygrophorus karstenii: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu