Hygrophorus camarophyllus var. calophyllus

Hygrophorus camarophyllus var. calophyllus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria. Nahiko haragitsua eta errendimendu apalekoa. Arriskurik gabe kontsumi daiteke.

Hygrophorus camarophyllus var. calophyllus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
EspezieaHygrophorus camarophyllus
Barietatea Hygrophorus camarophyllus var. calophyllus
BasionimoaHygrophorus calophyllus

Sinonimoak: Limacium calophyllum, Hygrophorus calophyllus (basionimoa), Hygrophorus caprinus var. calophyllus, Camarophyllus calophyllus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, haragitsua; ganbila gero laua, titi apur batekin edo konkorduna; fuliginosoa, arre kolorekoa, zuntzexkekin; leuna; likatsua.

Orriak: Kolore arrosa bizi eder batekoak, edo baita haragi-horixka kolorekoak ere, zabal, lodiak, erabat dekurrenteak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,7 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. Kapelaren kolorekoa, baina argiagoa, pikor xeheak goiko aldean; zilindrikoa edo pixka bat borra formakoa, fibrilosoa.

Haragia: Zuria, ia usain gabea eta zapore atseginekoa.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Calophyllus epitetoa ere grekotik dator, eder, esan nahi duen, "kalos" hitzetik eta orri, esan nahi duen "phyllon" hitzetik. Orrien kolore arrosagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Oharra: Hygroporus eder bat da, Hygrophorus caprinus delakoaren oso antzekoa, baina orri lirainak ditu, arrosa kolorekoak, eta kapela ez da hain haritsua, ia leuna, arrexka ilun kolorekoa.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Koniferoen basoetan, batez ere pinuetan eta alertzeetan, mendian.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Islandia, Europa, Errusia, Japonia.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 118 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 457 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Hygrophorus camarophyllus var. calophyllus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu