Hygrocybe murinacea Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Amoniakoaren edo lixibaren usain desatseginak janezina egiten du espezie hau.

Hygrocybe murinacea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe murinacea

Sinonimoak: Tricholoma murinaceum, Hygrophorus murinaceus, Agaricus nitratus var. murinaceus, Gyrophila murinacea.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 7 cm arteko diametrokoa, lehenik ganbila, gero laua, gris-marroi kolorekoa edo marroi zikina. Higrofanoa denbora hezean. Azala pitzatu eta hautsi egiten da eguraldi lehorrean. Ertz mehea, gardentasunez ildaskatua.

Orriak: Gris-oliba kolorekoak edo zuri grisaxkak. Lodiak, zabal, sabeldunak, untziforme-itsatsiak.

Hanka: 4 - 8 x 0,4 - 0,7 cm-koa. Batzuetan luzetara konprimatua, leuna, hauskorra, barnehutsa. Kolorea kapelarena baino argitxoagoa.

Haragia: Mehea eta hauskorra. Kolore zuri-grisaxkakoa; amoniakoaren usainarekin.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du.

Jangarritasuna

aldatu

Ezin da jan amoniakoaren usain desatseginagatik.

Nahasketa arriskua

aldatu

Hygrocybe unguinosa delakoarekin, hau oso likatsua da, eskuetatik ihes egiten du. Honek ez du usain txarrik

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazken aurreratuan, lur siliziodunetan eta belartsuetan.[3]

Banaketa eremua

aldatu

Europa eta Quebec.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 121 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 196 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak

aldatu