Hydnellum geogenium
Hydnellum geogenium Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.
Hydnellum geogenium | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Thelephorales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bankeraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hydnellum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hydnellum geogenium Banker, 1913 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Hydnum geogenium | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Calodon sulphureum, Hydnum geogenium, Hydnum sulphureum, Calodon geogenius, Hydnum sulphureum var. geogenium.
Deskribapena
aldatuKapela: Irregularra, luzetara konkreszente bilotsua, inbrikatua beste kapela batzuekin; hori-sufre kolorekoa, gero lehoi-berdexka-beltzaxka kolorekoa.
Eztenak: 1 eta 1,5 mm bitarteko luzerakoak. Oso meheak, zorrotzak, osoak.
Hanka: Laburra, horia, gero lehoi kolorekoa; mizelio flokoso horiak ditu oinarrian.
Haragia: Biguna, hori-sufre kolorekoa, haritsu samarra.[1]
Etimologia: Hydnum terminoa greziar tubero hitzetik dator, Linneoren onddo honi emandako izen arbitrarioa. Sulphureum epitetoa berriz latinetik dator, sufre kolorea, esan nahi duen “sulphureus” hitzetik. Bere sufre koloreagatik
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan. Mendiko basoetan lurrean.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Alpeak, Austria, Eslovenia, Polonia, Suedia, Norvegia, Finlandia, Estonia.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 603 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Hydnellum geogenium: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.