Hutsean ontziratze
Hutsean ontziratzea produktu bat ontziratu ondoren barrutik airea kentzean oinarritzen den ontziratze metodoa da. Hutsean gordetako elikagaiaren iraungitze data luzatu egiten da horrela.


Ezaugarriak
aldatuOntziratze metodo honetan plastikozko poltsak edo filma erabiltzen dira airea igarotzen uzten ez dutelako. Sistema honek elikagaietan bakterien presentzia asko gutxitzen du. Gehiago gutxitzeko, beste metodo osagarriak erabiltzen dira: hutsean ontziratu eta antioxidatzaileak gehitzea, hutsean ontziratu eta trataera termikoa ezartzea adibidez. Horrela gordetako tratatu gabeko haragiak hamar egun inguru iraun dezake.[1] Haragi onduen kasuetan tratamenduak bakterien zabaltzea mugatu egiten du, produktuaren bizitza luzatuz.[2]
Mugak
aldatuNahiz eta huts ponpen erabilerak oxigeno gehiena kendu, horrek ez du bakteria anaerobioen handitzea mugatzen, aerobioenak bakarrik, anaerobioek ez dute oxigenorik behar eta. Ondorioz elikagaia kutsatu dezakete. Badira ere organismo batzuk, esporak bezalakoak, hutsean latente gelditu eta bilgarria irekitzerakoan berriro ere aktibatzen direnak.
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Etxean hutsean ontziratzeko bideoa.
- (Gaztelaniaz):Etxean ontziratzeko tresnarik gabe Youtuben.