Hudson Hawk
Hudson Hawk (euskaraz Belatz Handi[1]) 1991ko Michael Lehmann estatubatuar zinema zuzendariaren abentura eta akzio filma bat da. Bertan, Bruce Willis, Danny Aiello, Andie MacDowell, James Coburn, Sandra Bernhard eta Richard E. Grant aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua aldatu
Hudson Hawk (Bruce Willis), ezizenez "Belatz Handi", hainbat urtetan espetxean egon ondoren behin betiko erretiratzea erabakiko duen AEBtako eskularru zuriko lapur bat da. Baina bere adiskidemina den Tommyk (Danny Aiello) zortetxarra atzetik duenez diruz gaizki dabil eta "Belatz Handi" espetxetik atera bezain azkar kalean haren zain dago bere aurreko lanbidera itzuli dadin konbentzitzeko asmoz, oraingoan Leonardo da Vinciren idazlan edo kode batzuk lapurtu beharko dituztelarik. Abentura berri honek bi adiskideak Italiaraino eramango ditu.
Aktoreak aldatu
- Bruce Willis: Eddie "Hudson Hawk" Hawkins
- Danny Aiello: Tommy Five-Tone
- Andie MacDowell: Anna Baragli
- Richard E. Grant: Darwin Mayflower
- Sandra Bernhard: Minerva Mayflower
- James Coburn: George Kaplan
- Donald Burton: Alfred
- Andrew Bryniarski: Bounty
- David Caruso: Kit Kat
- Lorraine Toussaint: Nuts Amande
- Don Harvey: Snickers
- Leonardo Cimino: Kardinala
- Frank Stallone: Cesar Mario
- Carmine Zozzora: Antony Mario
- Burtt Harris: Gates