Jazz tradizional

Hot» orritik birbideratua)

Hot (euskaraz: «Beroa») edo Jazz tradizionala, musikologoek 1930 aurretik garatutako jazzari deitzen diote. Urte askoan Hot eta Jazz sinonimoak ziren. Hot barruan, data hori arte, sailkapen horretan estilo guztiak sartzen dira: New Orleans, Dixieland, Chicago eta New York. Bakarrik kanpoan swing estiloa uzten da.[1] Kontzeptuaren inguruko eztabaida ugari izan dira XX. mendearen bukaeran zeren eta, askoren ustez, jazz-musikologo kontserbadoreenek (Hughes Panassié, Ortiz Oderigo...) ideologikoki erabili baitute. Dena dela, antolaketaren ikuspuntutik, kontzeptu erabilgarria da.

Humphrey Lyttelton, jazz tradizionalaren aldarrikatzailea

Erreferentziak aldatu

  1. Carles, Phillipe; Clergeat, André & Comolli, Jean-Louis: Dictionaire du jazz, Robert Laffont Edt, Paris, 1988. ISBN 2-221-04516-5, 481 or.

Kanpo estekak aldatu