Hontza museoa Mañariako udalerri bizkaitarrean kokatutako Durangaldeko natur zientzien museoa da.

Hontza Museoa. Mañaria

Historia aldatu

Hontza Museoa 1962an jaio zen ideia bezala, orduan, Hontza Museoko Fundazioaren sortzailea eta presidentea den Enrike Huertak, mundu malakologikoan sartu ondoren eta Euskal Herrian tankera horretako museorik ez zegoela ikusita, mota guztietako aleak biltzeari ekin baitzion, era horretan, etorkizunean, Natura Zientzien Museoa sortzeko asmoz.

1985. eta 1990. urteen artean zabalik egon zen, eta, gero, 2014ko azaroan, berriz azaldu zen, eta egoitza berria hartu zuen, Mañarian, hil zen arte Ebaristo Bustinza “Kirikiño” idazle mañariarraren egoitza izan zen Zumelaga eraikinean. Lehenengo fasean, 21 talde desberdinetako 541 ale aurkeztu ziren, Botanika, Fungi, Geologia Paleontologia, Ornogabeak eta Ornodunak barnean hartuta, mundu osoko espezie adierazgarriak, “tamainak, formak, koloreak eta marrazkiak” diskurtso museografikoaren azpian. Gure planetan lurreko, ur gezako eta itsasoko habitaten aldetik dagoen aniztasuna erakusten dute, “Maitatzen ez dena ezin da zaindu, eta ezagutzen ez dena ezin da maitatu” goiburuarekin. Horixe da, izan ere, “gure eginkizuna erakutsiko dizugu”.Gaur egun bere bildumean 5 kontinenteetatik bildutako 36.000 espezie baino gehiago daude.


Erakusketa aldatu

Eraikina bi zatietan bereizten da nagusiki: erakusketa iraunkorra eta aldi baterako erakusketa. Iraunkorrak nahiz eta izen hori eduki, ikasturteko iraupena du eta ekaina-iiraila artean aldatu egiten da hurrengo ikasturtera begira.

Kanpo lotura aldatu

Kanpo estekak aldatu