Behea quark

quark-mota
Hondo quark» orritik birbideratua)

Behea quarka quarken hirugarren belaunaldiko funtsezko partikula bat da. Funtsezko kargaren −⅓eko karga elektrikoa eta ½ko espina ditu. Hondo quarkak fermioiak dira eta Pauliren bazterketa printzipioa betetzen dute. Gainerako quarkek bezala, hondo quarkak kolore karga du eta hondo antiquarkak antikolore karga. Elkarreragin nuklear indartsua jasaten dute.

Behea quark
Elkarreraginakelkarrekintza elektromagnetiko, elkarrekintza nuklear ahul, elkarreragin nuklear indartsu eta grabitazio
Antipartikulabottom antiquark (en) Itzuli
Masa inbariantea4,183 GeV/c²
Karga elektrikoa−0,33333333333333 e

Partikulen fisikako eredu estandarreko bigarren quarkik masiboena da, protoiak baino gutxi gora-behera lau aldiz masa handiagoa duelarik. Honek jokaera berezi bat ematen dio kromodinamika kuantikoaren barnean, detektatzeko eta bere propietateak esperimentalki neurtzeko errazago egiten dutenak, batez ere eratzen dituen mesoietan. Nahiko erraza da baita ere berarekin esperimentatzea ia beti agertzen baita gaina quarkaren desintegrazioetan, baita nahiko sarri ere oraindik hipotetikoa baino ez den Higgs bosoiaren desintegrazioetan behar adina arina baldin bada.

Chicagotik gertu dagoen Fermilaben aurkitu zen 1977an eta ondoren Dorisen (Hamburgo) berretsia. Aurkitu zenean zientzialariek "edertasun quark" (beauty) deitu nahi izan zuten, baina azkenean hondo (bottom) izena hartu zuen. Aurkikuntza hau jada espero zen, 1975ean tau partikula aurkitu baitzen, ondorioz hiru leptoi familia bazeuden quarken hiru belaunaldi ere egon behar zirela pentsatu zelarik.

Hondo quarkak batez besteko bizitza oso laburra izan behar du, hirugarren belaunaldiko leptoiek bezala. Ebidentzia bakarra berehala desintegratzen diren hadroiak eratzen dituela da, baina quarkaren beraren batez besteko bizitza oso zaila da konfinatua baitago.

Quark honek, eratzen dituen hadroiei "gutxitasun" (ingelesezko bottomness hitzaren itzulpena) deritzon zenbaki kuantiko bat ematen die, eratzen duten hondo antiquarken kopurua ken hondo quarken kopurua bezala definitzen dena.

Hondo quarkak dituzten hadroiak

aldatu

B mesoi mota guztiak, kargatuak eta neutroak, quark hondo batez (edo antiquarka) eta gorantz quark edo beherantz quark batez osatuta daude. B mesoi sorginduak   eta bitxiak   hondo quark batez eta xarma quark edo quark arraro batez osatuak daude hurrenez hurren.

Upsilon mesoia, "hondonio" bezala ere ezaguna (bottomoniumen itzulpena) hondo quark eta antiquarkaz osatuta dago.

Hondo quark bat duen barioi ezagun bakarra behe lambda neutroa   da.

Kanpo estekak

aldatu