Hondartzako baloia edo hondartzako pilota baloi puzgarria da, hondartzan, uretan edo beste inguru batzuetan jolasteko erabiltzen dena.[1] Hondartzako baloiaren asmakuntza Jonathon DeLongeri egozten zaio, 1938an.[2]

Hondartzako baloia.
Hondartzako baloi erraldoia.

Ezaugarriak aldatu

Hondartzako pilotak PVC edo beste plastiko arin batez eginda daude. Bere egitura, irudi esferiko bat osatzen duten material honen zati ezberdinez osatuta dago. Tamaina eta arintasun handiagoak ahalegin txikiagoa eskatzen du mugitzeko, eta, aldi berean, higidura nahitaez geldoa ezartzen zaie. Gainera, tamaina dela eta, bi eskuekin hartu behar dira, eta horrek jolas lasaiak eta haur-jolasak egiteko aproposak egiten ditu.

Diseinua aldatu

Hondartzako baloiek tamaina ezberdinak dituzte. Eskuarki, plastikozko panel zigilatu batzuek osatzen dituzte, baloiaren mutur bakoitzean dauden bi panel biribili lotzen zaizkienak. Panel horietako batean balbula teleskopiko bat dago, eta bertatik airea sartzen da. Hondartzako baloiaren ohiko diseinu bat, baloiaren inguruan panel zuriekin txandakatzen diren koloretako panelak dira. Baloiak ahoarekin edo inflagailu batekin puzteko diseinatuta daude; beraz, tolestuta gorde eta garraiatu daitezke, eta helmugara iristean muntatu.

Hondartzako baloiak merchandisin objektu tipikoa dira, eta, horregatik, askotan irudi, mezu eta logotipo komertzialekin serigrafiatuta egoten dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu