Hondarrak (eleberria)

Hondarrak Ruben Sanchez Bakaikoa gazteiztarra plazaratutako lehen eleberria da. 2019an argitaratuta Euskal Herriko Espainiako Gerra Zibilatik gaur egun arte kokatzen da. Eleberrian familia baten kronika deskribatzen da, oroimenaren eta politikaren inguruko hausnarketa ugari jorratuz. Fikzioa eta oroimen pertsonalak nahasten dira lan honetan. Espetxe literatura barruan koka daiteke nobela hau.

Hondarrak
Jatorria
Egilea(k)Ruben Sanchez (en) Itzuli
Sorrera-urtea2019
Argitaratze-data2019
IzenburuaHondarrak
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria
ArgitaletxeaTxalaparta
ISBN978-84-17065-80-5
Orrialdeak353
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Argumentua

aldatu

ETA erakudeko kide izateagatik atxilotzen dutenetik, espetxe batetik bestera daramate Xabier Sanz Xurio "Tupa", egilearen alter egoa. Itzalean, familiaren istorioak biltzeari ekiten dio `presoak, eta horrela agertzen zaizkigu, beren ahotsean, Pilar eta Julia, hiru belaunaldiren kontaketa osatzeko. Kartzelako pasadizoak eta gorabeherak Uxue herriko egunerokoarekin nahastuko zaizkigu, 80ko eta 90eko hamarkadak Gerra Zibilaren hondarrekin, Nafarroako hegoaldea Arabako hiriburuarekin. Eta herri bat husten ikusiko dugu eleberrian pertsona bat kartzelan zahartzen, ametsak aldatzen eta behin hartutako erabakien ondorioekin bizitzen. Amaieran presoa kaleratuko dute eta bere askatasunaren lehenengo egunak ezagutuko ditugu.[1]

Ezaugarriak

aldatu

Erreza irakurtzeko, eleberriak kapitulu laburrekin dago eraikita. Hitzlau atsegina garatu du egileak, erakargarria, Nafarroako izkeraren elementu askoz bilduz. Liburua hiru ataletan antolatzen da:

  • I.a "Pilar", protagonistaren amatxia eta Sanchezen egiazko amatxia.[2]
  • II.a "Julia", ama
  • III.a "Xabier", presoa

Liburu osoa, dena dela, bi hari narratiboen gainean eraikita dago. Tuparen bizitza, batetik, eta Uxueko familiaren historia, bestetik. Bi hari horiek kapituluetan tartekatu egiten dira.

Hausnarketak

aldatu

Liburuak gai asko plazaratzen ditu: gerra zibilaren ondorioak, erreketeen papera, ETAren azken urtean, Madrilgo atentatuak, su etenak, erakundearen biktimeekiko jarrera... Liburuak ez dizkio gai zaileei izkin ematen eta, zentzu horretan, Sanchezek balentria handia erakutsi du.

Erreferentziak

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Hondarrak, Tafalla: Txalaparta, 2019. 353 or. ISBN: 978-84-17065-80-5.

Kanpo estekak

aldatu