Hizkuntza erreforma
Hizkuntza erreforma hizkuntza batean aldaketa sakona eragin nahi duen hizkuntza plangintza mota bat da. Normalean, aldaketa handi hori bi motatakoa izan daiteke: sinplifikazioa edo garbiketa. Lehenak hizkuntza errazago erabil dadin aldaketak bultzatzen ditu lexikoan eta gramatikan; garbiketak, berriz, hizkuntza kanpoko eraginetatik garbitzea du xede.
Erreforma nagusiakAldatu
- Txinera: mandarinera dialekto estandar gisa hartu zen (1920), eta karaktere sinplifikatuak sartu ziren (1950).
- Txekiera: Josef Jungmannen erreforma XIX. mendean.
- Alemaniera: ortografia sinplifikatzeko erreforma (1996).
- Hebreera: 1920ko hamarkadan hebreera modernoa sortu zuten hizkuntza biblikoan oin hartuz.
- Hungariera: XIX. mende hasieran modernizazioa eman zen, 10.000 termino berri jasoz.
- Turkiera: alfabeto arabiarraren ordez latindarra hartu zuten, arautze ortografiko berria ematearekin batera (1920ko hamarkda).