Hizkera

hizkuntza-aldagai bat gauzatzen den moduetako bakoitza
Hizkuntza aldaera» orritik birbideratua)

Hizkera, hizkuntza aldaera edo lektoa hizkuntza baten forma berezia da, pertsona edo giza talde batek erabili ohi duena edo egoera jakin batean erabiltzen dena. Hizkerak dira, besteak beste, dialektoak, hizkuntza-erregistroak, jargoiak eta argotak.

Hizkeren sailkapena aldatu

Dia-motako sailkapena aldatu

XX. mendeko erdialdean Leiv Flydal eta Eugenio Coseriu hizkuntzalariek egun arlo akademikoan maiz erabiltzen den hizkeren sailkapen sistematikoa egin zuten. Hori multzo handitan sailkatzen zituzten hizkuntza aldaerak, aldaera nagusitzen den esparrua irizpidetzat hartzen duena eta grezieratik datorren dia- aurrizkia, euskaraz zehar, erabiliz sailak izendatzeko:

  • aldaera diatopikoak edo dialektoak, non lurralde batean zabaldutako hizkerak barnehartzen diren (adibidez, gipuzkera).;
  • aldaera diastratikoak, non gizarte talde edo klase baten baitan erabiltzen diren hizkerak barnehartzen diren (adibidez, gazteen hizkera);
  • aldaera diafasikoak, gaiaren, bitartekoaren, partehartzaileen eta komunikazio-asmoaren araberako hizkerak (adibidez, administrazioko hizkuntza-aldaera). Horietan soilik komunikazio-bitartekoaren araberakoak diren hizkerak aldaera diamesikoak dira.

Beste hizkera-izen batzuk aldatu

Jargoia gremio edo arlo tekniko batean erabilitako hizkera da gehienetan. Condillac filosofoak 1782an "Zientzia bakoitzak bere hizkuntza behar du bere ideiak dituelako" esan zuen[1]. Argot hitza, bere aldetik, gutxietsi edo baztertutako gizarte-taldeen hizkera izendatzeko erabili izan da askotan. Slang delakoa ingelesezko hizkera informala edo lagunartekoa da.

Erreferentziak aldatu

  1. Fernand Braudel, The Wheels of Commerce, Civilization and Capitalism, 15th-18th Centuryren II. liburukia, 1979: 234. orr.

Bibliografia aldatu

  • Sonneveld, H, Loenning, K: (1994): Introducing terminology, in Terminology, p.1-6
  • Wright, S.E.; Budin, G.: (1997): Handbook of Terminology Management, Volume 1, Basic Aspects of Terminology Management, Amsterdam, Philadelphia, John Benjamins 370 pp.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.