Hitzarmengintza da entitateak euskalduntzeko erabiltzen den metodologia bat. Metodologia hau konpromisoan oinarritzen da, bakoitzak bere burua autoinplikatzean hain zuzen ere. Hitzarmenaren bidez, entitate bakoitzak erabakitzen du zer konpromiso hartzeko prest dagoen.

Hitzarmengintzako lehen plangintzak Euskal Herrian 90. hamarkadaren hasieran jarri ziren martxan. Hasiera batean, batez ere bi motatako entitateei egiten zieten erreferentzia hitzarmenek: eskolaz kanpoko jarduerak egiten zituzten entitateei eta merkataritza establezimenduei.

Plangintzak garatzen joan ziren hainbat herritan (Arrasate, Durango, Lasarte-Oria, Eibar, Elgoibar, Bortziriak, ...) eta metodologia zorrozten joan zen. Hurrengo mugarria Bai Euskarari Ziurtagiriak ezarri zuen. Ziurtagiri honek konpromisoan oinarritutako hitzarmenetan zuen oinarri.

Hitzarmengintza entitateak euskalduntzeko bide egokia da. Dena den, bere mugak ere izan baditu: hitzarmena sarritan entitatearen borondatearen arabera taxutzen da, jarraipena oso zehatza eta zorrotza izan behar da, emaitzak ikusteko zailtasuna dago, epe luzerako plangintzak dira, ...

Kanpo estekak aldatu