Europa Europa
Europa Europa (alemanez: Hitlerjunge Salomon, lit., "Gazteria Hitleriarretako Salomon") drama historikoa da, Agnieszka Hollandek zuzendutako 1990eko filma. Aktore protagonistak dira Marco Hofschneider, Julie Delpy, Hanns Zischler eta André Wilms dira.
CCC Film enpresa alemanaren eta Frantzia eta Poloniako enpresen arteko nazioarteko koprodukzioa izan zen filma. Golden Globe saria irabazi zuen Atzerriko Hizkuntzako film onenaren kateforian, eta 1992an Gidoi Egokitu Onenaren Oscarrerako izendapena jaso zuen, irabazi gabe azkenean.
Sinopsia aldatu
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Solomon Perelen 1989ko autobiografia du oinarri filmak, askatasun dexente hartuta egokitzapenean. Holokaustotik ihes egin zuen mutiko judua izan zen Solomon, nazi gisa mozorrotu zen eta Hitleriar Gazterian tokia aurkitu zuen paradoxikoki. Perel bera, laburki, pertsonalki agertzen da filmaren amaieran. Filmaren izenburua Bigarren Mundu Gerrako Europa kontinentalaren banaketari buruzkoa da;leialtasunak, identitateak eta fronte-lerroak etengabe aldatzen ziren testuinguru bat.
Kanpo estekak aldatu
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, Ingelesezko Wikipediako «Europa Europa» artikulutik itzuli da; zehazki, 2024-03-18ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.