Hitchcock (filma)
Hitchcock, 2012ko Sacha Gervasi britainiar zinema zuzendariak zuzendutako biografia film bat da. Alfre Hitchcock ingeles zinema zuzendari ospetsuaren biografian oinarritua dago, bai eta hari buruzko Stephen Rebello estatubatuar idazlearen Alfred Hitchcock and the Making of Psycho (Alfred Hitchcock eta Psikosiaren Burutzea) liburuan ere. Anthony Hopkins, Helen Mirren, Scarlett Johansson, Toni Collette, Danny Huston, Jessica Biel, James D'Arcy eta Michael Wincott aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuBere ibilbidearen gailurrean, Alfred Hitchcock (Anthony Hopkins) zuzendariak itxuraz kategoria baxuagokoa dirudien beldurrezko film bat filmatzea erabaki du. Ekoiztetxe bakar batek ere ez dio proiektuari babesik emango, hortaz Hitchcockek bere kaxara finantziatu eta telebistako talde merke batekin filmatzea erabaki du. Emaitza nazioarteko fenomenoa eta historiako film ospetsu eta eraginkorrenetako bat bilakatzea izan zen: Psycho (1960).
Aktoreak
aldatu- Anthony Hopkins: Alfred Hitchcock
- Helen Mirren: Alma Reville
- Scarlett Johansson: Janet Leigh
- Danny Huston: Whitfield Cook
- Toni Collette: Peggy Robertson
- Michael Stuhlbarg: Lew Wasserman
- Michael Wincott: Ed Gein
- Jessica Biel: Vera Miles
- James D'Arcy: Anthony Perkins
- Richard Portnow: Barney Balaban
- Kurtwood Smith: Geoffrey Shurlock
- Ralph Macchio: Joseph Stefano
- Wallace Langham: Saul Bass
- Paul Schackman: Bernard Herrmann
- Currie Graham: PR Flack
- Richard Chassler: Martin Balsam
- Spencer Leigh: Nunzio
- Josh Yeo: John Gavin
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)