Bere Azken Agurra

His Last Bow» orritik birbideratua)

Bere Azken Agurra: Sherlock Holmesi Buruzko Zenbait Gomuta (jatorrizko izenburua His Last Bow: Some Reminiscences of Sherlock Holmes) Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak Sherlock Holmes detektibe ospetsuaren zortzi kontakizun laburrez osatu eta idatzitako liburu bat da, tartean bildumari izenburu ematen dion Bere Azken Agurra kontakizun laburra dago. 1917ko urriaren 22an John Murray argitaletxeak argitaratu zuen.

Bere Azken Agurra.
Bere Azken Agurra liburuaren 1917ko argitalpenaren azala.
Datuak
IdazleaArthur Conan Doyle (1917)
Argitaratze-data1917ko urriaren 22a
GeneroaKontakizun laburrak, detektibe eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Adventures of Sherlock Holmes
Hizkuntzaingelesa
ArgitaletxeaJohn Murray (en) Itzuli
Herrialdea Erresuma Batua
Orrialdeak307

Lehen argitapenaren ilustrazioak Richard Gutschmidt ilustratzaileak marraztu zituen, azala berriz Joseph van Abbé ilustratzaileak.

Ondoren, Sherlock Holmesen Artxiboa (1927) argitaratu zuen arren, Holmesen bizitzaren kronologia ordenaren arabera bilduma honetako kontakizunak detektibearen bizitzako azkenak direla nabarmentzekoa da. Bilduma honetan, beste zenbait gauzen artean, bere landarako erretiroa, eta denboraldi horretan nola filosofia, baratzezaintza eta erlezaintzara zaletu zen azaltzen da.

Kontakizunak aldatu

  1. John H. Watsonen hitzaurrea, M.D. (1917)
  2. Wisteria Lodgeko abentura (1908)
  3. Kartoizko kaxaren abentura (1892)
  4. Zirkulu Gorriaren abentura (1912)
  5. Bruce-Partingtonen planoen abenturak (1908)
  6. Hil-hurreneko detektibearen abentura (1913)
  7. Lady Frances Carfaxen desagertzea (1911)
  8. Deabruaren oinaren abentura (1910)
  9. Bere Azken Agurra (1917)

Kanpo estekak aldatu