Hiru Graziak (Lucas Cranach Zaharra)

Hiru Graziak Lucas Cranach Zaharrak 1531an egindako tenpera margolana da. Oholak tamainu txikia du, 37 zm x 24 zm. Gaur egun Parisko Louvre museoan ikus daiteke; museo horretan egon aurretik inoiz ez zen publikoan erakutsi. Gaia egileak Antzinako Greziaren mitologiatik hartu zuen eta behin baino gehiagotan margotu zuen.

Hiru Graziak (Lucas Cranach Zaharra)
Jatorria
Sortzailea(k)Lucas Cranach Zaharra
Sorrera-urtea1531 (egutegi gregorianoa)
IzenburuaLes trois Grâces
MugimenduaGerman Renaissance (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak36 (altuera) × 24 (zabalera) × 5,6 (lodiera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaRoom 810 (en) Itzuli
BildumaLouvreko margogintza saila
InbentarioaRF 2011-1 eta RF 2011 1
JabeaFrantziar Estatua
Argumentu nagusiaKariteak

Ezaugarriak aldatu

Margolan honek ikuspuntu berezi bat erakusten du: berez gaia emakumearen biluztasuna erakusteko aitzakia zen baina kasu honetan, erotismoa baino gehiago, ironia gailentzen da. Dena dela, emakumearen gorputza ikuspuntu desberdinetatik erakusten du.

Louvren erosketa aldatu

Louvreko museoak 2011an lau milioi euro ordaindu zuen margolana erosteko. Diru horretatik Trésor Nationalek milioi bat ordaindu zuen; erakunde horrek arte-lanak atzerrira eramatea debekatzen du eta Frantzian gelditzeko ahaleginetan laguntzen du. Beste hiru milioien parte handia crowdfunding kanpaina baten bidez eskuratu zen.

Antzeko lanak aldatu

Artistak gaiaren inguruko beste bertsioak ere egin zituen.


Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu