Hirigintza taktikoa aldi baterako esku-hartze laster eta merkea da[1], ingurune eraikia eraldatzeko asmoarekin egina, ohiko hirigintza prozesu geldo eta garestiei itxaron gabe (edo etorri bitartean). Gehienetan herritarra, parte-hartzailea eta iragankorra da, batez ere biztanleek edo militanteek sustatua, nahiz eta administrazio publikoek ere erabiltzen duten[2]. Helburu nagusia auzokoentzako elkarguneak sortzea eta espazio publikoak berreskuratzea edo biziaraztea izan ohi da, are eta hiri iraunkorreratz abiatzea.

Adam Purple's Garden (1984), auzo-baratze bat abandonatutako lursail batean, gainbeheran zegoen New Yorkeko auzo batean.
Kale bat margoz eta hiri-altzariz oinezkotua, Parisko 20. barrutian.

Terminoa 2010 inguruan agertu zen, ezaugarri zehatz batzuk dituzten hirigintza-teknika multzo bat izendatzeko. Hauek dira ezaugarri batzuk[3]:

  • aldaketa helburu duen pausoz-pousoko ikusmoldea izatea
  • tokiko irtenbideak eskaintzea tokiko erronkei aurre egiteko
  • epe laburreko konpromisoa eta helburu errealista
  • arrisku gutxikoa, baina emaitza handikoa

Park(ing) Day edo Guerrilla Gardening bezalako mugimenduak hirigintza taktikoaren kasu ezagunenetako batzuk dira.

Jatorria aldatu

 
Ciclovía Bogotan.

Hirigintza taktikoaren mugimendua hainbat hiri inguruneko esperimentaziotan oinarritzen da, horien artean Ciclovía (Bogotan), Paris-Plages (Parisen) eta oinezkoen gune berriak (New Yorken). Baina ekintza hauek administrazio publikoek sustatuak dira eta badira lehenagoko beste hainbat adibide herritarrek sustatuak.

Erreferentziak aldatu

  1. Laura Fernández. (2011-03-09). Epe laburreko taktikak hiri ingurunea hobetzeko. SPRI agentzia.[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Ingelesez) Pfeifer. The Planner's Guide to Tactical Urbanism. Regina Urban Ecology (Noiz kontsultatua: 2014-10-23).
  3. (Ingelesez) Lydon, Mike; Bartman, Dan; Garcia, Tony; Preston, Russ; Woudstra, Ronald. (2012ko martxoa). Tactical Urbanism Short-term Action Long-term Change Volume 2. The Street Plans Collaborative (Noiz kontsultatua: 2014-10-23).

Kanpo estekak aldatu