Hiraizumiko monumentu historiko eta eremuak

Hiraizumi – Budismoaren Lur Sakratua irudikatzen duten Templu, Lorategi eta Aztarnategi Arkeologikoak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, vi
Erreferentzia 1277
Kokalekua  Japonia
Eskualdea2 Asia eta Ozeania
Koordenatuak 38°59′19″N 141°06′37″E / 38.98861°N 141.11028°E / 38.98861; 141.11028
Izen ematea 2011 (XXXV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Hiraizumiko monumentu historiko eta eremuak UNESCOk 1993an Gizateriaren Ondare izendatu zuen Hiraizumi herrian dauden XI eta XII mendeetako hainbat monumentu eta eremu hartzen ditu bere baitan.

Historia aldatu

1087an Fujiwara no Kiyohirak bere egoitza iparraldetik Hiraizumira aldatu zuen eta 1189an Minamoto no Yorimotok konkistatu zuen arte lau belaunalditan gune politiko, militar, merkatal eta kultural garrantzitsua izan zen. Budismoaren Lur Sakratuari loturiko hainbat tenplu eraiki ziren eta mendeek aurrera egin ahala asko galdu baziren ere 1689an Bashōk honela idatzi zuen Hiraizumiren inguruan: udako belarra... soldaduen ametsen ondorena.

XX mendean egindako indusketek hainbat datu atera dituzte eta garai hura ulertzeko balio izan dute.

Eraikinak aldatu

Eraikin nagusiak aldatu

  • Chūson-ji: 850an Ennin-ek sorturikoa dela esaten da eta Fujiwara no Kiyohirak berreraiki zuela, pagoda bat eta Daichōju-in areto nagusiarekin. Fujiwara beraren momia bertan hilobiratu zuten.
  • Mōtsū-ji: Hau ere Ennin-ek 850 urtean sortu eta Fujiwarak XII mendean berreraiki zuen. Bereziki aipagarria da tenpluaren inguruko paisaia naturala; lorategia, putzua, erreka, hondartza...
  • Kanjizaiō-in Ato: Mōtsū-jiren ondoan sortu zuen Fujiwararen emazteak. Honek ere paisaia ikusgarria dauka inguruan.
  • Muryōkō-in Ato: Fujiwarak sortu zuen eta Amida Budaren estatua ezarri zuen bertan.
  • Kinkeisan mendia: Tontorra sutrak lurperatzeko erabili izan zen. Zaō Gongen-en eraikin baten aztarnak aurkitu dira.

Gainerako eremuak aldatu

  • Yanagi-no-Gosho jauregiaren aztarnak.
  • Takkoku-no-Iwaya tenplua.
  • Shirotori-tate gazteluaren aztarnak.
  • Chōjagahara Haiji tenplua.
  • Honedera-mura Shōen zelaia.

Kanpo estekak aldatu