Hipaspista baten marrazkia

Hipaspistak, mazedoniar armadaren gorputz miilitar bat dira, baina ez dira bere funtzioa eta ekipamendua argi ezagutzen. Euren izen osoa ὑπασπισταὶ τῶν ἑταίρων, hupaspistaì tỗn hetaírôn ("Hetairoien ezkutariak"). Jatorrian, falangetarren zerbitzariak ziren.

Antzinako iturrietan ez da xehetasun argirik aurkitzen, eta, horregatik, gai honetan espezialistak direnek, espekulazio soila baino ezin dute egin. Batzuk, mazedoniar falangearen barnean eliteko unitate bat zirela diote. Beste batzuk berriz, komando erako infanteria arineko unitate bat zela. Iturri klasikoetatik garbi atera daitekeena, lerro nagusiaren eskumaldean zeudela da, infanteria astuneko eraketa bat izatea adieraz lezakeena (nabarmendu beharrekoa da eskumako hegalak, falangea eraketa nagusi bezala zuten armadetan zuen garrantzia), baina, beharbada, falangearen ezberdina.

EkipamenduaAldatu

Bere ekipamendua ezagutzeko, Alexandro Handiaren hilobiari so egin behar zaio, non, mazedoniar estratega, larru edo lihozko armajantziekin babestutako tropa batzuekin agertzen den, eta pterygeekin, kasko traziarrekin eta knemidekin, aspis edo hopla eramanez. Hipaspistak baziren, hoplitek bezala borrokatzen zuten.

EzaugarriakAldatu

Euren ezaugarriek, armadari mugikortasun handiago ematen zioten, mazedoniar falangearen inpaktua gogorra zen arren, hipaspistak azkarragoak eta malguagoak baitziren. Hipaspistak, gainera, borroka arinean prestatuak ziren, lantza labur eta xabalinekin, eraso bakunetatik gertu zeuden izaera taktikoa hartuz. Beraz, mazedoniar falangearen eta honen zalditeria astunaren arteko lotura bikaina eratzen zuten.

ErabileraAldatu

Soldadu hauen erabilera, hasiera batean, Filipo II.a Mazedoniakoak bultzatu zuen, Alexandro Handiaren aitak, eta honek bere punturik gailenera eramana. Baina ez da diadoko eta Pirroren garaian ere mantendu zela ahaztu behar.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu