Hileko pobrezia[1][2], hilekoaren pobrezia[3][4], hileroko pobrezia[5] edo pobrezia menstruala[6] hilekoaren produktu egokietarako sarbide eza eta haiek eraginkortasunez erabiltzeko behar den heziketa eza deskribatzeko erabiltzen den terminoa da[7]. 2016an sortu zen termino hau[8] eta batez ere garapen bidean dauden herrialdeei egiten die erreferentzia. Hala ere, herrialde garatuetan ere presente dago. Plan International gobernuz kanpoko erakundeak 2017an egindako inkesta batek agerian utzi zuen Erresuma Batuko hamar neskatik batek ezin zituela hilekoaren produktuak ordaindu[9].

Mundu mailan, haurdun geratzeko gaitasuna duten pertsonen % 12k hilekoaren produktu komertzializatuak eskura dituela, eta gainerakoek beraiek egiten dituzte edo oihal zaharrak, landare-hostoak, paperak edo galtzerdiak erabiltzea bezalako neurrietara jotzen dute[10].

Ondorioak aldatu

Pobrezia mota hau bizitzeak eragin zuzena du osasunean. Oso higienikoak ez diren hilekoa kudeatzeko produktuek, baginako, ugaltze-aparatuko eta gernu-infekzioak areagotzeko arrisku-faktore bat dira[11]. Iraungitze-data gaindituta duten konpresak edo tanpoiak erabiltzeak infekzioa ekar dezake[12]. Tanpoi bat zortzi ordu baino gehiagoz uzteak beste ondorio kaltegarri batzuk sor ditzake, hala nola shock toxikoaren sindromea[13].

Osasunarekin zuzenean lotuta ez dagoen hileko pobreziaren ondorio nagusia da neskek sarritan eskola ebatsi behar izaten dutela hilekoaaren produkturik ez badute. UNESCOren 2014ko txosten batek agerian uzten du mundu osoko neska gazteen % 10ek ebatsi behar izaten dutela hilekoan zehar, hilekoaren higienerako produkto faltagatik[14].

Hileko pobrezia gainditzeko legeak aldatu

2023rako, AEBetako 26 estatuk hileko pobrezia gainditzearekin lotutako legeak onartu edo ezarri dituzte. Hilekoaren produktuak ematen dizkiete preso dauden emakumeei, baita estatu horretako eskoletako erizainen bulegoetan eta komunetan ere. Gainera, estatu askok hilekoaren produktuen gaineko zergak murrizteko (edo guztiz kentzeko) legeak onartu dituzte[15]. Ingalaterran eta Zelanda Berrian ere, doako tanpoiak eta konpresak eskaintzen dira eskoletan[16][17].

Badira herrialde gutxi batzuk, hilekoaren produktuen gaineko zergak kendu dituztenak. Hauek dira: Australia, Hegoafrika, India, Irlanda, Jamaika, Kanada, Kenya, Libano, Malaysia, Nikaragua, Nigeria, Tanzania eta Uganda[18].

Zenbait herrialdek zerga murrizketak dituzte hilekoaren produktuen gainean. 2019an, Alemaniak zerga % 19tik % 7ra eraman zuen (lege hau 2020ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen)[18][19].

2020ean, Eskozia tanpoiak eta konpresak doan eskaintzen dituen munduko lehen herrialde bihurtu zen[9].

Erreferentziak aldatu

  1. «Ikaskuntza komunitatea: hileko pobrezia» BBK Kuna 2022-05-10 (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  2. «Nafarroako Gizarte erakundeen plataforma elkarlanean egindako erakusketa baten bidez “Pobreziaren aurka aniztasuna aberastasuna da” mezua kaleratu nahi izan dute» REAS Nafarroa 2021-10-19 (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  3. «Badakizu zer den hilekoaren pobrezia?» EDE Fundazioa 2022-03-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  4. «Hilekoaren pobrezia ez da soilik ekonomikoa eta emakume guztiei eragiten die» Naiz 2022-05-28 (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  5. Mujika Tolaretxipi, Amagoia. «Hilekoaren prezioa» Berria 2022-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  6. Garaikoetxea O., Eider. «"Pobrezia menstrualak zuzenean eragiten die emakumeen duintasunari eta autoestimuari"» EITB 2022-05-28 (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  7. (Ingelesez) Capozzi, Lindsay. «Period Poverty: The Public Health Crisis We Don't Talk About» Children's Hospital of Philadelphia 2021-04-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  8. (Gaztelaniaz) Pascual Armendáriz, Nora. (2021). Análisis de la pobreza mestrual en edad escolar. Lecciones aprendidas del caso de Reino Unido y su aplicación a España. Universitat Jaume I, 8 or. (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  9. a b (Ingelesez) Picheta, Rob; Kottasová, Ivana. «Scotland becomes first country to make tampons and pads available for free» CNN 2020-11-25 (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  10. (Gaztelaniaz) Pascual Armendáriz, Nora. (2021). Análisis de la pobreza mestrual en edad escolar. Lecciones aprendidas del caso de Reino Unido y su aplicación a España. Universitat Jaume I, 11-12 or. (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  11. (Gaztelaniaz) Miret García, María. «Día de la Higiene Menstrual | La pobreza menstrual aumenta por la pandemia» Euronews 2021-10-04 (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).
  12. (Ingelesez) «Do Tampons Expire? (And How to Tell)» Cleveland Clinic 2022-11-03 (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).
  13. (Ingelesez) «What Happens if You Leave a Tampon in Too Long?» Cleveland Clinic 2022-09-09 (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).
  14. (Ingelesez) «Teaching and learning: achieving quality for all» UNESCO (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  15. (Ingelesez) «Bill Tracker: Menstrual Equity Policies in the United States» Women's Voices for the Earth (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  16. (Ingelesez) Dixon, Emily. «England to provide free sanitary products to high school students» CNN 2019-03-14 (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  17. (Ingelesez) Regan, Helen. «New Zealand to provide free sanitary products in schools to fight period poverty» CNN 2020-06-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  18. a b (Ingelesez) Rocha Rios, Gabrielle. «The Global Movement Against the Tampon Tax» Girls' Globe 2020-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).
  19. (Ingelesez) Buchholz, Katharina. «Where the "Tampon Tax" is Highest and Lowest in Europe» Statista 2020-05-28 (Noiz kontsultatua: 2024-02-17).

Kanpo estekak aldatu