Shock toxikoaren sindrome

Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Shock toxikoaren sindromea infekzio bakteriar baten ondorioz sortutako asaldura larria da, gehienetan Staphylococcus aureus bakterioaren exotoxina batek eraginda.

Shock toxikoaren sindromea
Toxic shock syndrome is so rare you might forget it can happen - (6946668685).jpg
Deskribapena
Motacommensal bacterial infectious disease (en) Itzuli
disease (individual) (en) Itzuli
Espezialitateainfektologia
Sintoma(k)oka, Hipotentsioa, beherakoa
shock (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakNaloxona, Hormona antidiuretiko, sinbastatina, Kortisol, clonidine (en) Itzuli, dexametasona, Adrenalina eta Fenilefrina
Identifikatzaileak
DiseasesDB13187
MedlinePlus000653
eMedicine000653
MeSHD012772
Disease Ontology IDDOID:14115

Infekzioa gizon zein emakumezkoengan gerta daitekeen arren, azken hauetan ohikoagoa da lotura estua duelako menstruazioarekin, gero aipatuko denez.

EtiologiaAldatu

Staphylococcus aureusen andui berezi batzuk, sindrome horren toxina ekoizten dutenak, dira gaitzaren eragileak. Azpimarratu behar da, horrenbestez, Staphylococcus aureus gehienek ez dutela infekzio larri hori sortzen, ordezkari gutxi batzuek baizik.

Andui patogeno horiek gure mikrobiotako partaideak dira sarritan, eta traktu urogenitalean eta larruazalean egon daitezke, kopuru txikian. Erredura sakon baten ondorioz, ebakuntza baten ondorioz edo menstruazioan erabiltzen diren tanpoi oso xurgatzaileen ondorioz bakterio hori odolera irits daiteke eta bertan bere toxina beldurgarria askatu.

Garai batean (XX. mendeko 70ko hamarkadan) tanpoi higienikoak erabiltzen zituzten emakume batzuek shock toxikoa harrapatu zuten, tanpoi horiek oso xurgatzaileak zirelako eta baginan modu naturalean zeuden estafilokokoen hazkuntza sustatzen zutelako. Zenbat eta luzeagoa izan tanpoi bat baginan dagoen denbora orduan eta infekzioa harrapatzeko probabilitate handiagoa [1].

Staphylococcus aureusez gain, hainbat kasutan Streptococcus pyogenesek ere shock toxikoa eragin dezake.

Sintoma klinikoakAldatu

Toxina estafilokozikoak sintoma hauek eragiten ditu: sukar handia, hipotentsioa, exantema (larruazaleko orbanak), botagura eta beherakoak, buru-nahasmendua.... [2].

Gaitzaren eboluzioak hutsegite multiorganikoa eta heriotza ekar dezake.

TratamenduaAldatu

Shock toxikoaren sindromea larrialdi medikoa da, azkar tratatu beharrekoa. Bizi-funtzioak mantentzeko, beharrezkoa bada, dialisia (giltzurrun-arazoak badaude), presio arterialaren kontrola, aireztapen mekanikoa (arnasa hartzeko zailtasunak daudenean) eta infekzio puntuaren drainatzea ezarri behar dira. Zainketa intentsiboetako unitateetan burutzen dira prozedura horiek. Kontuan hartu behar da gaitza oso larria dela, eta infektatuaren erdia hil daitekeela [3].

Antibiotikoak eta gammaglobulinak zain barneko bidetik erabiltzen dira.

Toxinaren ondorioakAldatu

Staphylococcus aureusen exotoxinak super-antigeno moduan jarduten du: T linfozitoak (CD4+) suspertu eta aktibatzen ditu eta horrek ezohiko hantura-erantzuna eragiten du, zitokina asko askatzen baitira. Era berean, odol-hodien iragazkortasuna nabarmen areagotzen da, hipotentsioa eta hutsegite multiorganikoa ekar dezakeena.

Gaitzaren intzidentziaAldatu

Tanpoiekin lotutako gaitz honen kasuak asko jaitsi dira azken urteotan, emakumezkoek informazio gehiago dutelako eta tanpoi oso xurgatzaileak erabiltzen ez dituztelako. Horretaz gain, tanpoiak lehen baino gehiago aldatzen dituzte.

Europan gaitzaren intzidentzia 0,4-4,8 kasu 100.000 biztanleko da, urtero [4]

ErreferentziakAldatu

  1. Ingraham, J. eta Ingraham, C. Introducción a la Microbiología vol. 2, Ed. Reverté, 607 orr.
  2. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:928 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1
  3. Síndrome del shock tóxico MedlinePlus
  4. The epidemiology of severe Streptococcus pyogenes associated disease in Europe. De Lamagni, T, Efstratiou, A, Vuopio-Varkila J, Schalen C. Euro Surveil 2005; 10: 179-84

Kanpo estekakAldatu