Hilda Martindale

britainiar funtzionarioa, aitzindaria eta idazlea

Hilda Martindale Spicer (Leytonstone, Erresuma Batua, 1875eko martxoaren 12aSouth Kensington, 1952ko apirilaren 18a) britainiar funtzionarioa, aitzindaria eta idazlea izan zen, Louisa Martindale femenistaren alaba.[1] Erresuma Batuko Barne Ministerioan[2] fabriken lehen ikuskatzaileetako bat izan zen.[1] Lan-baldintzak hobetzearen alde lan nabarmena egin zuen, bereziki emakumeen baldintzak.[3] 1952an Hilda Martinalen testamentuak Trust Hilda Martindale delakoa ezarri zuen, gizonek menderatutako lanbideetan lan egiten saiatuko ziren emakume britainiarrak finantzatzeko.[4][5][6]

Hilda Martindale
Bizitza
JaiotzaLeytonstone (en) Itzuli1875eko martxoaren 12a
HeriotzaSouth Kensington1952ko apirilaren 18a (77 urte)
Familia
AmaLouisa Martindale (feminista)
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakfactory inspector (en) Itzuli, idazlea eta Funtzionarioa
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Hilda Martindale 1875eko martxoaren 12an jaio zen Leytonstonen. Ama Louisa Martindale zen, ezkondu aurretik Spicer, emakumearen eskubideen aldeko ekintzaile britainiarra eta sufragista. Aita William Martindale zen, bera jaio aurretik hil zen hiriko merkataria. Bere ahizpa nagusia, Louisa Martindale (amarengatik jarri zioten izena), zirujau ezaguna izan zen.[1]

Hasieran, institutrize-eskolak jaso zituen Suitzan eta Alemanian, Brighton High School for Girls-era joan aurretik. Royal Holloway Collegen jarraitu zuen ikasten, eta geroago Bedford Collegen.[2] 1900-1901 bitartean mundu osoan zehar ibili zen haurrak nola tratatzen ziren aztertzen.

Lan ibilbidea eta aktibismoa aldatu

1901ean fabrika-ikuskatzaile bihurtu zen Erresuma Batuko Barne Ministerioan.[2] Britainia Handiko fabriken lehen ikuskatzaileetako bat izan zen.[1] 1903an txosten garrantzitsu bat idatzi zuen adreilu-fabriketako berun bidezko pozoitzeari buruz. 1904an, bera eta haren ama Berlingo Emakumeen Nazioarteko Biltzarrera joan ziren. 1914an ikuskatzaile seniorra bihurtu zen. 1918an Ohoreetako bat jaso zuen 1918ko Urtebetetzeagatik; zehazki, Inperio Britainiarraren Ordenako (OBE) ofizial izendatu zuten.

1925ean fabriketako ikuskatzaile nagusia izan zen.[2] 1933an Altxorrean sartu eta 65 urterekin jubilatu zen, 1937an.[1] Funtzio publikoko mailarik altuenak lortu zituen lehen emakumeetako bat izan zen. Whitley Kontseiluko Batzordeko kide izan zen, emakumearen auziari buruz, eta, hala, emakumeek beren lanak utzi ala ez aukeratzeko zuten eskubidea defendatu zuen, ezkontzen ziren ala ez, baita soldata-berdintasunerako eskubidea ere.

Erretiroa hartu ondoren, hainbat liburu idatzi zituen: A History of Women in the Civil Service, One Generation to Another (familiari buruz), Some Victorian Portraits eta Women Servants of the State: 1870-1938.[1]

Lanak aldatu

  • A History of Women in the Civil Service
  • One Generation to Another
  • Some Victorian Portraits
  • Women Servants of the State: 1870-1938.[1]

Heriotza eta legatua aldatu

Martindale 1952ko apirilaren 18an hil zen Coleherne Courten, 44. zenbakian, South Kensingtonen, Londresen.[7]

Testamentuan, Bedford College izendatu zuen Trust Hilda Martindaleren komisario. Trust Hilda Martindale-k "nolabaiteko finantzaketa ematen zien emakume britainiarrei, emakumeak ordezkaritza txikia zuten lanbide batean karrera bat egin edo ikasketak egin zitzaten". Gehienezko saria 3000 £ liberako zen.[2][3][4]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 1918an Inperio Britainiarraren Ordenako (OBE) ofizial izendatu zuten.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g John Simkin. «Louisa Martindale» Spartacus Educational.
  2. a b c d e Royal Holloway - The Hilda Martindale Trust - About us home. .
  3. a b «Hilda Martindale Trust Awards» www.royalholloway.ac.uk.
  4. a b (Ingelesez) «Hilda Martindale Educational Trust» The Grants Register 2021: The Complete Guide to Postgraduate Funding Worldwide (Palgrave Macmillan UK): 438–438. 2020  doi:10.1057/978-1-349-95988-4_439. ISBN 978-1-349-95988-4. (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  5. «Hilda Martindale» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  6. (Ingelesez) Pioneering women’s education at Bedford College – Archives Hub Blog. 2019-09-30 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
  7. «England & Wales, National Probate Calendar (Index of Wills and Administrations), 1858-1995» www.ancestry.co.uk.

Kanpo estekak aldatu