Hilario Azkarate

Pilota txapeldun euskalduna (1935-2012)
Artikulu hau Elorrioko pilotariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Azkarate».
Azkarate
Izen osoa: Hilario Azkarate Lupiola
Jaiotza data: 1935eko irailaren 9a
Jaioterria: Elorrio ( Bizkaia)
Heriotza data: 2012ko uztailaren 22a (76 urte)
Heriotza herria: Elorrio ( Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Ez
Postua: Atzelaria
Debutatze data: 1957
Debutatze pilotalekua: Astelena pilotalekua

Hilario Azkarate Lupiola, pilota arloan Azkarate deituraz ezaguna, (Elorrio, 1935eko irailaren 9a - ibidem, 2012ko uztailaren 22a[1]) esku huskako pilotaria izan zen. Sei aldiz irabazi zuen Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia, eta txapelketa horretan guztira bederatzi final jokatu zituen. Horrenbestez, Retegi II.ak baino ez du txapel gehiago irabazi (11 txapel), eta Retegi II.ak eta Olaizola II.ak baino ez dute final gehiago jokatu (14 eta 10, hurrenez hurren).

Atzelari ezkerra, sotamanoz primeran zihoan. Elorrioko pilotalekuak haren izena darama.

Finalak

aldatu

Lehenengo maila

aldatu
Urtea Txapeldun Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1960 Azkarate Ogeta 22-19 Astelena pilotalekua
1961 Azkarate Etxabe X.a 22-07 Bergarako pilotalekua
1962 Azkarate Garcia Ariño I.a 22-21 Vitoriano pilotalekua
1963 Garcia Ariño I.a Azkarate 22-02 Beotibar pilotalekua
1964 Azkarate Garcia Ariño I.a 22-14 Anoeta pilotalekua
1965 Azkarate Atano X.a 22-17 Anoeta pilotalekua
1966 Atano X.a Azkarate 22-13 Astelena pilotalekua
1967 Azkarate Atano X.a 22-18 Anoeta pilotalekua
1968 Atano X.a Azkarate 22-17 Anoeta pilotalekua

Bigarren maila

aldatu
Urtea Txapeldun Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1958 García Ariño II.a Azkarate 22-20 Deportivo pilotalekua

Erreferentziak

aldatu