Hide Your Heart (abestia)

Hide Your Heart Bonnie Tyler abeslari galesaren abesti bat da, bere 1988ko Hide Your Heart albumean agertzen dena. Abestia Kiss taldeko gitarjole erritmikoa eta abeslari den Paul Stanleyk, Desmond Childek eta Holly Knightek idatzi zuten. Nahiz eta abestiak ez zuen arrakasta handia izan, hainbat bildumetan agertu izan da.

Hide Your Heart (abestia)
Bonnie Tylerren singlea
Egilea(k)Bonnie Tyler
Argitaratze-data1988
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoarock
Hizkuntzaingelesa
DiskoetxeaColumbia Records
Deskribapena
Honen parte daHide Your Heart (en) Itzuli
Ekoizpena
EkoizleaDesmond Child
HitzakPaul Stanley
Bonnie Tylerren kronologia
The Best (en) Itzuli Hide Your Heart (abestia) Save Up All Your Tears (en) Itzuli eta Forever
"Hide Your Heart"
Fitxategi:Hide Your Heart Front Cover.jpg
Bonnie Tyler(r)en singlea
Hide Your Heart albumetik
A-aldea"Hide Your Heart"
Argitalpena1988ko maiatzaren 9a
Formatua7"
Grabazioa1987-1988
Musika motaRock
Iraupena4:25
DiskoetxeaColumbia
IdazleaPaul Stanley, Desmond Child, Holly Knight
EkoizleaDesmond Child
Bonnie Tyler (r)en single kronologia
"The Best"
(1988)
"Hide Your Heart"
(1988)
"Save Up All Your Tears"
(1988)

Abestiaren ingurukoa

aldatu

"Hide Your Heart" jatorriz Kiss taldearen 1987ko Crazy Nights albumean agertuko zen abestia zen, baina azkenean baztertu egin zuten.[1] Orduan, Stanleyk abestia eskeini zion beste zenbait artistari, Bonnie Tyler lehena izanik abestia grabatzen bere Hide Your Heart albumerako. Bere 1989ko bakarlari biran, Stanleyk abestia jo zuen eta zaleen aldetik erreakzio onak jaso zituen abestia Kissen hurrengo diskan sartzeko. Azkenean, abestia Hot In The Shade diskan agertu zen, Ace Frehleyren Trouble Walkin' albuma kaleratu zen hilabete berdinean, zeinek "Hide Your Heart" abesteriaren bertsio bat ere dakarren.

Agerpenak

aldatu

"Hide Your Heart" Bonnie Tyleren ondorengo albumetan agertzen da:

Kissen bertsioa

aldatu
"Hide Your Heart"
Fitxategi:Hide Your Heart cover.jpg
Kiss(r)en singlea
Hot In The Shade albumetik
A-aldea"Hide Your Heart"
B-aldea"Betrayed"
Argitalpena1989ko urriaren 17a
Formatua45rpm
Grabazioa1989ko abuztua
Musika motaRock
Iraupena4:25
DiskoetxeaMercury
Vertigo (Europe)
IdazleaPaul Stanley, Desmond Child, Holly Knight
EkoizleaGene Simmons &
Paul Stanley
Kiss (r)en single kronologia
"(You Make Me) Rock Hard" / "Strutter" (Remix)
(1988)
"Hide Your Heart" / "Betrayed"
(1989)
"Forever" (Remix) / "The Street Giveth & the Street Taketh Away"
(1990)

Kissen bertsioa, 1989. urtean egin ziren "Hide Your Heart" abestiaren bigarren bertsioa da. Lehenengo bertsioa Molly Hatchetek egin zuen bere Lightning Strikes Twice albumerako, irailaren 6an kaleratu zena. Hirugarren bertsioa Kiss taldeko gitarjole izandako Ace Frehleyk egin zuen, bere estudioko laugarren albumean, Trouble Walkin', agertzen dena, Kissen Hot In The Shade albuma kaleratu eta aste bat geroago argitaratu zena. Abestiaren azken bertsioa Robin Beckek egin zuen, azaroaren 9an argitaratua bere Trouble Or Nothin' albumean. Musika bideo bat grabatu zuten Los Angeleseko Hotel Royaleko terrazan.[2] Abestiak ez zuen arrakasta handirik izan, Erresuma Batuan 59. postua altuena izan zelarik. Paul Stanleyk abestia jo zuen bere Live to Win albuma promozionatzeko egin zuen 2006ko bakarlari biran, eta One Live Kiss zuzeneko album/DVDan agertzen da.

Agerpenak

aldatu

"Hide Your Heart" Kissen ondorengo albumetan agertzen da:

Zerrendak

aldatu
Zerrenda (1989) Postua
Australiako Single Zerrenda 76
EBko Single Zerrenda 59
U.S. Billboard Hot 100 66
U.S. Billboard Hot Mainstream Rock Tracks 22

Beste bertsioak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Info about "Hide Your Heart". (Noiz kontsultatua: 2011-04-10).
  2. Music video for Kiss' Hide Your Heart. (Noiz kontsultatua: 2011-04-10).

Kanpo estekak

aldatu