1919tik 1946rarte, lehenik Errusiako eta ondoren SESBeko funtzio ministerialak, herri komisarioen ardura izan ziren (errusieraz: Narodny Komissar edo Narkom). Ministerio bat Herri Komisariatu bezala izendatua izan zen (errusieraz Narkomat), eta herrialdeko lehen organo exekutiboa Herri Komisarioen Kontseilua izan zen (errusieraz Sovnarkom).

Komunistek, langile eta nekazari gobernu bat sortu nahi izan zuten. Tradizionalki, gobernua, buruzagi edo presidente batek izendaturiko ministro kontseilu bat da. Komunistek, instituzio burges bat bezala ikusten zutenak, Estatu langile bat modu ezberdin batean antolatu nahi izan zuten. Urriko Iraultzaren ondoren, botere politikoa langile, nekazari eta soldaduen sobieten eskuetan zegoen -kontseilu edo asanbladak-. Errusia guztietako bigarren Sobieten Biltzarrak (1917) lehen Herri Komisarioen Kontseilua sortu eta aukeratu zuen, Errusia herriaren izenean administratzeko. Herri Komisarioen Kontseiluko Presidenteak, hau ere Sobieten biltzarrak aukeratua, lehen ministro baten antzerako funtzioa izan zuen. Sovnarkomeko lehen presidentea, Lenin izan zen.

1946an, Stalinen agindupean, komisarioak, ministro bezala berrizendatuak izan ziren, Sovnarkomaren berrantolatzearen zati bezala, Ministro Kontseilua aldatuz.

Beste estatu sozialista batzuk ere euren gobernuetan komisarioak izan zituzten.