Herri Oihua
Herri Oihua Barakaldon 2011. urtean sorturiko musika taldea da.
Herri Oihua | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Barakaldo (Bizkaia) |
Musika mota | metal, rock, rap |
Urteak | 2011 - |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Gaua Records, Baga-Biga |
Taldekideak | |
Iker Villa Iker Aginaga Lander Campos Alex Rementeria Mikel Becerra | |
Lehengo taldekideak | |
Aritz Monedero | |
Ibilbidea
aldatuHerri Oihua taldea 2011.urtean sortu zen, Revolta Permanent taldeko kideak eta Gardenia taldeko Mikel Becerra kitarjolea batu zirenean. Hasieran, berez, abesti bakarreko proiektua izateko sortu zen zuzeneko batean gehitzeko. Emanaldi hori prestatzeko Aritz Monedero baxularia eta Lander Gormedino baterijolea sartu ziren. Zuzeneko horretatik taldea era egonkorrean sortzea erabaki zuten eta handik gutxira beraien lehen diska kaleratu zuten, "Arjea" (2012). Urte berean Banden Lehia lehiaketa irabazi eta bigarren diska bat grabatzeko eta BBK Live 2013ko edizioan jotzeko aukera lortu zuten.
Bitartean, Euskal Herriko hainbat puntu ezberdinetan emanaldiak ematen egon dira, baita Katalunian (EH Sona festibala) edota Cadizen ere (Monkey Week festibala). 2013ko udan bigarren diska kaleratzen dute "Ez" izenekoa, Aitor Abiok ekoiztua. EHZ Festibala, Ibilaldia, EH Sona, Deaffest, Monkey Week eta bestelako jaialdietan aritu dira emanaldiak eskaintzen. 2013ko abenduan Aritz Monederok taldea utzi zuen eta Alex Rementeriak hartu zuen bere lekua. 2016an, bi urtez jarduerarik gabe egon ostean, eszenatokietara bueltatu ziren kide berri baten eskutik (Lander Campos, bateria) eta lan berriarekin, "Sustrairik dagoen bitartean…".
Taldekideak
aldatu- Iker Villa (ahotsa)
- Iker Aginaga (ahotsa)
- Lander Campos (bateria)
- Alex Rementeria (baxua)
- Mikel Becerra (gitarra)
Diskografia
aldatu- Arjea (2012, Gaua Records)
- Ez (2013, Baga-Biga)
- Sustrairik dagoen bitartean... (2016, Gaua Records)