Herpesbirus

Herpesviridae familiako birusen izen arrunta. DNA duten animalia-birusen talde garrantzitsua da, eta talde horretako zortzik gaitzak eragiten dituzte gizakietan; adibidez, herpes soila, zoster herpesa, barizela eta mononukleosi infekziosoa
Herpesviridae» orritik birbideratua)

Herpesbirusak Herpesviridae familian sailkatzen diren birusak dira. Animaliak eta gizakia infektatzen dituzte, eta azken hauengan gaixotasun ugari sorrarazten dituzte: besteak beste, herpes arrunta, herpes zosterra, mononukleosi infekziosoa, barizela, etab.

Herpesbirus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaHeunggongvirae
FilumaPeploviricota (en) Peploviricota
KlaseaHerviviricetes (en) Herviviricetes
OrdenaHerpesvirales
Familia Herpesviridae
[[|]]

Herperbirusen taldean gizakia infektatzen duten 8 birus daude. Hauetako bat onkobirusa da, Epstein-Bar birusa, hain zuzen ere (mononukleosi infekziosoaren eragilea).

Material genetikoari dagokionez birus hauek harizpi bikoitzeko DNA dute. Honen gainetik kapside ikosaedrikoa (162 kapsomeroz osatua), eta glukoproteinaz osatutako kanpoko bilgarria, kapsidea inguratuz.

Herperbirusek berezko ezaugarria dute, birus gehienek ez dutena: infektatu ondoren gorputzean sor egoteko gaitasuna. Horrek esan nahi du ostalaria infektatutakoan birusak ez direla desagertzen, sor egoeran geratzen baitira ostalariaren zeluletan. Egoera horretan urteetan iraun dezakete, harik eta une jakin batean berpiztu arte. Hau gertatzen denean infekzioa berraktibatzen da.

Barizela-zoster birusa eta herpes birus soila dira aipatutakoaren ohiko adibideak, infekzio errepikatuak sortzen baitituzte.

Kanpo estekak aldatu