Heroin chic 1990eko hamarkadaren erdialdean jendarteratu zen modako gorputz itxura bat da. Itxura honen ezaugarri dira azal zurbila, betzuloak, gorputz oso argala, ezpainetako gorri iluna eta hezur egitura angeluarra. Androginiaren erabilera ere ikus dezakegu gorputz itxura honetan. Heroin chic, besteak beste Cindy Crawford, Elle Macphersonek eta Claudia Schifferrek erakusten zuten modeloen itxura osasungarri eta zirraragarriarekiko erreakzioa zen.

Testuingurua aldatu

Itxura hau 1960ko hamarkadan jaio zen, Edie Sedgwicken eta Andy Warholen eskutik. Andy Warhol artistaren musak, estetika honi bidea ireki zion. Ez zen oraindik heroin chic izenez ezagutzen itxura hori, baina Warholekin egin zituen pelikuletan erabilitako estetika, heroin chic-eko estetikan erabilitakoaren antzekoa zen, beraz hurrengoentzako erreferente izan zezakeen. Sedgwicken gorputza oso argala zen, betzuloak ez zituen baina begiak oso ilun margotzen zituen eta aurpegiko fakzio zorrotzak zituen. Bere drogenak kontsumoak ere itxura hau betetzea emango luke.[1]

Heroin chic itxura nagusitu zen garaian, heroina drogaren irudian aldaketa eman zen. Heroinaren prezioa jaitsi egin zen eta bere purutasuna izugarri igo zen. Beraz, bere kontsumoa asko igo zen. 1980ko hamarkadan izandako HIES epidemiak heroina injektatzea oso praktika arriskutsua bihurtu zuen. Honek heroina esnifatzeko praktika gailendu zuen. Aldaketa hauek heroinaren kontsumoaren inguruan zegoen estigma kendu zuten, erdi mailako eta goi mailako klaseetako publikora iritsiz. 1990eko hamarkadako pop kultura heroinaren kontsumoak markatu zuen. Filmei dagokionez, 1990eko hamarkada erdialdean ateratako Kids, Permanent Midnight eta Pulp Fiction pelikuletan, besteak beste, heroinaren kontsumoaren eta drogen kulturaren azterketa egiten da.

Gorakada eta gainbehera aldatu

1993an Calvin Kleinek ateratako Obsession kanpainak itxura honen garapena eta gorakada ekarri zituen. Baina korronte hau ez zen bakarrik irudian oinarritzen, jende xumeak drogen kontsumoarekiko zuen ikuspuntuan eragin zuen eta baita hainbat artistengan. Davide Sorrenti moda argazkilaria drogen eraginez hil zenean itxura honen gainbehera hasi zen. 1999.urtean Gisele Bündchen brasildar supermodeloak Vogue aldizkarian aro berri bat hasi zuen, modelo sexyaren itzulerarekin.

Kritikak eta analisia aldatu

Itxura honek kritika ugari jaso zituen, drogen aurkako taldeen partetik batez ere. Moda diseinatzaileak, modeloak eta filmak kritikatu zituzten heroina eta drogen kontsumoa bultzatzeagatik eta estigma hausteagatik. Bill Clinton Estatu Batuetako presidenteak zigortu egin zuen itxura hau.[2] 1996an Los Angeles Times egunkariak heroin chic itxurak “edertasunaren ikuspuntu nihilista” zuela esan zuen.[3] Denise Davy kazetariak Windsor Star egunkarian itxura honek emakumeari “drogazale itxura” ematen ziola esan zuen, “desegiten” ari ziren “zombieak” diruditela gehituz.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Rivera de la Cruz, Marta. «El infierno de la musa» (web) El País (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
  2. (Ingelesez) Clinton, Bill. (web) Clinton Decries 'Heroin Chic' Fashion Look. (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
  3. (Ingelesez) «Why Dole Frowns On Fashion» Los Angeles Times 1996-08-08 ISSN 0458-3035. (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).
  4. (Ingelesez) Davy, Denise. (1997-08-12). «'Heroin chic' is the unhealthy look of female models» The Windsor Star (Noiz kontsultatua: 2019-05-01).

Kanpo estekak aldatu