Hernaz Nafarroaren (Izaba-Belagoa) eta Biarnoren (Areta) arteko mendatea, Arlas eta Soum de Leche gainen artean. Inguru haietan du sarrera San Martingo leizeak (1.230 m-ko sakonera duena, munduko sakonena). Hernazko lepoan dago San Martingo Harria, Nafarroaren eta Biarnoren arteko mugarria. Bertan egiten da urtero Hiru behien zergaren ospakizun entzutetsua.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu