Hermannstein gaztelua

Hermannstein gaztelua Alemaniako Erdi Aroko gotorleku baten aztarnategi arkeologikoa da.

Hermannstein gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Turingia
Rural district of ThuringiaGotha barrutia
Alemaniako hiri-udalerriWaltershausen
Koordenatuak50°52′18″N 10°34′53″E / 50.8717°N 10.5814°E / 50.8717; 10.5814
Map

Kokapen geografikoa aldatu

Gazteluaren aztarnak Waltershausen udalerrian daude (Turingia, Gotha barrutia), Schnepfenthal auzoan, Wachkopf izeneko mendixkan (456 m.).[1] Aztarnategia Turingiako Oihanaren iparraldeko ertzean dago, Schnepfenthaletik km 1 hegoaldera.

Gazteluaren oinetan Erdi Aroan Friedrichrodatik Gothara zihoan bidea pasatzen da.[2]

Deskribapena aldatu

Gotorlekuaren hondarrak 100 m inguruko luzera duen eremu batean hedatzen dira, Wachkopf gailurreraino. Mendebaldean lau lubaki estu ikus daitezke, harresiaren aztarnetatik distantzia gutxira. Zorua mailakatua dago, antzina bertan izandako eraikinen arrastoak izanik. Monumentu gune babestua da, gaur egunean basogintzarako erabiltzen dena.

Historia aldatu

 
Gazteluaren aztarnategiaren planoa

Bere eraikuntza, erabilera eta suntsipena Turingiako Ondorengotza Gerraren (1247–1263) testuinguruan ulertu behar dira. Tradizioaren arabera, gaztelua 1260an suntsitua izan zen, bertako guarnizioak Reinhardsbrunn monasteriora sartzeko bideak blokeatu zituenean.

1419ko kronika batean gaztelua Steinfirst izenarekin aipatzen da, Döllstädt-eko Jaunen gotorleku gisa.

Bere kokapena dela eta, talaia militar bezala hainbat alditan erabilia izan da; azkenengotz Hogeita Hamar Urteko Gerran, Gothako Ernst dukearen ekimenez.

Toponimia aldatu

Wachkopf izena ("Talaia burua") 1512. urtetik dokumentatua dago, eta gaur arte erabiltzen da.

Herrmannstein izena, berriz, ("Hermann-en haitza") eraikitzaile posible baten izena dirudi.

Steinfirst ("Mendi bizkarreko haitza") eta Steinfurt ("Mendateko haitza") gazteluaren hurbileko basoetako parajeen izenak dira, kronika zaharretan jasoak eta oraindik ere erabiltzen direnak.[3]

Bestelako jakingarriak aldatu

Reinhardsbrunn jauregiko parkeko harrizko lauza bat Hermannstein gaztelutik jasoa omen da.

1988an, Waltershausen-eko Michael Thiem margolariak gazteluaren errekreazioa irudikatzen zuen horma-irudia margotu zuen Hermannstein jatetxean (gaur egun desagertua dago).

Erreferentziak aldatu

  1. (Alemanez) «BfN: Karten» www.bfn.de (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).
  2. Thüringer Landesvermessungsamt TK25 – Blatt 5129 – Waltershausen, Erfurt 1997, ISBN 3-86140-065-0
  3. Gerbing, Luise; Verein für Thüringische Geschichte und Altertumskunde, Jena. (1910). Die Flurnamen des Herzogtums Gotha und die Forstnamen des Thüringerwaldes zwischen der Weinstrasse im Westen und der Schorte (Schleuse) im Osten; namens des Vereins für Thüringische Geschichte und Altertumskunde bearb. und hrsg. von Luise Gerbing. Jena G. Fischer (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).