Herkules eta Neso zentauroa

Herkules eta Neso zentauroa (italieraz: Ercole e il centauro Nesso) Giambologna eskultoreak egin zuen eta Florentzian dagoen talde eskultoriko handia zein ospetsua da. [1]

Herkules eta Neso zentauroa
Jatorria
Sortzailea(k)Giambologna
Sorrera-urtea1598
Ezaugarriak
Materiala(k)haitzurdina
Genero artistikoatalde eskulturala
Kokapena
LekuaLoggia dei Lanzi
Koordenatuak43°46′N 11°16′E / 43.77°N 11.26°E / 43.77; 11.26
Map
Eskultura atzetik ikusita.

Historia aldatu

Giambologna, Jean Boulogne (Douai, 1529-Florentzia, 1608) eskultore flandiarraren izena italierara moldatutakoa da. Jean Boulogne oso italiarra sentitzen zen, heziketaz eta kulturaz, eta Michelangelorenganik asko ikasi zuen, manierismoaren neurria nolabait aurkituz.

Eskultura handi hau hasieran, 1599an, Florentziaren dei Carnesecchi izkinan jarri zen. Ondoren, Uffizi Galeriara eraman zuten eta, geroago, Ponte Vecchiotik gertu dagoen plaza batean, Arno ibaiaren ezker aldean, kokatu zuten. 1812tik, bestetik, Loggia dei Lanzin dago jarrita, Piazza della Signorian.[2]

Ezaugarriak aldatu

Eskultura handia da: 180 zm.x 67 zm.x 97 zm.

Eskulturaren elementu nagusia erakusten duen indar plastikoa da. Lanak Herkulesen eta Nesoren arteko borroka erakusten du. Greziar mitologian Neso (grezieraz Νεσσος Nessos, latinez Nessus) zentauro ospetsu bat zen, Ixion eta Nefeleren semea, azken hau Zeusek Heraren forma eman zion ninfa-hodei bat. Lizunkeriak jota Herkulesen emaztea zen Deianira bahitzen saiatu zen. Heroiak Neso Deianira bortxatzen saiatzen ikusi zuen Eveno ibaiaren beste aldetik eta pozoitutako gezi bat jaurti zion paparrera. Lan honetan Herkules zentauroa menderatzen ikusten dugu.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Francesco Lumachi: Firenze. Nuova guida illustrata storica-artistica-aneddotica della città e dintorni, Florentzia, Società Editrice Fiorentina, 1929.
  2. https://arteviajero.com/articulos/hercules-y-el-centauro-neso/
  3. http://www.historiaclasica.com/2008/09/luchas-mticas.html

Kanpo estekak aldatu