Hemimycena mairei Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Hemimycena mairei
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaHemimycena
Espeziea Hemimycena mairei
Singer, 1943

Sinonimoak: Delicatula mairei, Helotium mairei, Marasmiellus mairei, Mycena mairei, Omphalia mairei.

Deskribapena aldatu

Kapela: 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, zertxobait unbilikatua, zuria, erdia grisaxka.

Orriak: Zurixkak, dekurrente samarrak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 4 cm inguruko garaierakoa eta 0,2 cm inguruko lodierakoa, leuna, zuria.

Haragia: Usaingabea.[2]

Etimologia: Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.

Sasoia eta lekua aldatu

Batez ere udazkenean. Parkeetako belar motzetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Europa, Errusia.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 186 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Hemimycena mairei: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu