Helvetinjärvi Parke Nazionala

Helvetinjärvi Parke Nazionala (finlandieraz: Helvetinjärven kansallispuisto) 49,8 km²-ko Finlandiako parke nazional bat da. Virrat, Kuru, eta batez ere, Ruovesi udalerrian dago, Seitseminen Parke Nazionalaren mugatik hurbil. Tavastiako baso-eremu zabalenak dira eta ikusgarriena Helvetinkolu mendia da, hego-ekialdean kokatua, Helvetinjärvi lakua magalean duela. Gaur egungo Pirkanmaa eskualdean dago eta Parke Nazional izena ezarri zioten 1982. urtean. Helvetinjärvi hitzak Infernuko Lakua esan nahi du euskaraz.

Helvetinjärvi Parke Nazionala
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
Motaparke nazional
Azalera49,8 km²
EponimoaIso Helvetinjärvi (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak62°02′N 23°51′E / 62.03°N 23.85°E / 62.03; 23.85
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyWestern and Central Finland Regional State Administrative Agency
Finlandiako eskualdeakPirkanmaa
Finlandiako udalerriakRuovesi

Turista asko gerturatzen da bertara ibilaldiak egitera, biderik gabeko ibilaldia erosoa baita.

Natura

aldatu

Animalia eta landare espezie anitza dago. Pinudiak eta urkiak dira nagusi basoetan eta lakuen hertzetan. Animaliei dagokienez, urtxintxak edo katagorri hegalariak dira nagusi, okil eta euli-txoriekin batera, baso eremu zabal hauetan.

Webgunea

aldatu

Kanpo estekak

aldatu