Hedwig Bleuler-Waser

sufragista suitzarra

Hedwig Bleuler-Waser (Zurich, 1869ko abenduaren 29a - Zollikon, 1940ko otsailaren 1a) suitzar feminista eta sufragista zen. Neurritasunaren aldeko konpromisoagatik zen ezaguna.

Hedwig Bleuler-Waser

Bizitza
JaiotzaZürich1869ko abenduaren 29a
Herrialdea Suitza
HeriotzaZollikon1940ko otsailaren 1a (70 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Eugen Bleuler
Hezkuntza
HeziketaZuricheko Unibertsitatea doktoretza
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Biografia

aldatu

Hedwig Waser Zurichen jaio zen, 1869an. Maria Monharden eta haren senar Jakob Heinrich Waser merkatariaren alaba zen. Literatura eta historia ikasi zituen Zuricheko Unibertsitatean, eta 1894an doktoretza lortu zuen. Zuricheko Neskatoen Goi Eskolako irakaslea izan zen (Höhere Mädchenschule) 1901 arte. Eugen Bleuler psikiatrarekin ezkondu zen, Burghölzli-ko zuzendari zenarekin, zeina 1901ean ezagutu zuen, neurritasunaren mugimenduan. Bikoteak bost seme-alaba izan zituen.[1]

Clara Ragazekin batera, 1902an, Emakume Abstinenteen Suitzar Ligaren sortzaileetako bat izan zen, neurritasun-mugimenduko erakunde bat. 1921eko urrira arte izan zen bertako buru.[2] Hainbat obraren egilea izan zen.

 
Hedwig eta Eugen Bleulerren hilobia, Zollikonen

1940ko otsailaren 1ean hil zen, Zollikonen, eta han dago lurperatuta.

Erreferentziak

aldatu
  1. Tina Joos-Bleuler. (2011 Nov). «Being a Member of the Bleuler Family» Schizophrenia Bulletin 37 (6): 1115–1117.  doi:10.1093/schbul/sbr135. OCLC .PMC3196944 PMID 22013083...
  2. Der Briefwechsel zwischen Ludwig Binswanger und Eugen Bleuler. 2009, 33–35 or..

Bibliografia

aldatu
  • Regula Ludi (trad. Laurent Tissot), « Hedwig Bleuler-Waser » dans le Dictionnaire historique de la Suisse en ligne, version du 6 novembre 2002.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu