Hebeloma versipelle
Hebeloma versipelle Hymenogastraceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Hebeloma versipelle | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hymenogastraceae |
Generoa | Hebeloma |
Espeziea | Hebeloma versipelle Gillet, 1876 |
Basionimoa | Agaricus versipellis |
Deskribapena
aldatuKapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ez oso haragitsua, hasieran ganbila, gero zabaldua eta titi pixka batekin. Denbora hezearekin likatsua eta marroi-gorrixka kolorearekin, diskoan ilunagoa ertzetan baino, baina ez du mesophaeum-ak beste kontraste. Ertzean errezel zuri zetadun iheskor bat eramaten du.
Orriak: Eskotatuak, estu, hasieran zurixkak eta gero okre kolorekoak pixka bat koskadun ertzarekin.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, haritsua eta zaila, gaztetan betea eta gero barnehutsa: gortina iheskor baten arrastoak izaten ditu eta azpian beherantz zuzendutako ezkatak. Normalean zurixka, baina ilundu egiten da eta marroi bihurtzen da oinarrian.
Haragia: Zurixka kapelan eta marroia oinean, zertxobait iluntxoagoa oinarrian. Usain leunarekin eta zapore akre samarrarekin. Espora-jalkina lehoi-gorrixka kolorekoa.[2]
Etimologia: Hebeloma terminoa antzinako grekotik dator eta errezel gaztea esan nahi du, perretxiko heldugabeetan bakarrik ikusten delako errezela.
Jangarritasuna
aldatuJangarri kaskarra.
Sasoia eta lekua
aldatuUdaberritik udazkenera. Soilguneetan eta konifero basoen bide ertzetan.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Errusia, Australia.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 240 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ Hebeloma versipelle: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.