He Wenna (Longyan, Txina, 1989ko urtarrilaren 19a - ) txinatar gimnasta da, tranpolinean aritzen dena.

He Wenna

Bizitza
JaiotzaLongyan1989ko urtarrilaren 19a (35 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Jarduerak
Jardueraktrampoline gymnast (en) Itzuli
Pisua49 kilogramo
Altuera160 zentimetro

Olympic.org: wenna-he Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

2006an hasi zen Txina ordezkatzen Errusiako Mundu Txapelketan, eta 2007an irabazi zuen bere lehenengo urrezko domina munduko tranpolin txapelketan. Gero, Pekinen ospatu ziren 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen berriro. 2009an urrezko domina irabazi zuen berriro, baina ezker orkatila apurtu zuen urte berean. Ostean, 2011ean, bi urrezko domina lortu zituen munduko tranpolin txapelketan. 

2012an ebakuntza eduki zuen 2009ko zauriagatik, eta 2013an berriro zauritu zuen bere ezkerreko hanka. 2014an hankako ebakuntza egin zioten, eta horregatik Asiako jokoak galdu zituen.

Ibilbidea aldatu

  • Munduko tranpolin txapelketa 2007: Urrezko domina
  • Pekingo Joko Olinpikoak 2008: Urrezko domina
  • Munduko tranpolin txapelketa 2009: Urrezko domina
  • Txapelketa indibiduala 2009: Zilarrezko domina
  • Munduko tranpolin txapelketa 2011: Urrezko domina
  • Txapelketa indibiduala 2011: Urrezko domina

Kanpo estekak aldatu