Hautsaren akaro
Hautsaren akaroa (Dermatophagoides pteronyssinus) Pyroglyphidae familiako akaro bat da, gizakien etxeetako hautan bizi dena. Gizakien detritus organikoan bizi dira, adibidez gizakien larruazalaren zelula hilek sortutako hautsan. Asma eta alergia ezberdinen sortzaile izan daitezke. Akaro hauen liseriketan sortzen diren enzima batzuk euren kakan mantentzen dira eta alergiak sortzen dituzte mundu osoan zehar. Akaroen exoeskeletoak ere alergiak sor ditzake. Ameriketako hautsaren akaroa Dermatophagoides farinae espeziea da, baina ez da zertan Ameriketan bakarrik bizi behar. Euroglyphus maynei espeziea ere hautsaren akaro izendatzen da.
Hautsaren akaro | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Arachnida |
Familia | Pyroglyphidae |
Generoa | Dermatophagoides |
Espeziea | Dermatophagoides pteronyssinus (Trouessart, 1897)
|
Hautsaren akaroak ez dira parasitoak.