Hautespen-unitatea antolakuntza biologikoaren barruan dagoen entitate biologikoa da, hautespen naturalari lotuta dagoena. Hautespen-unitateak nukleotidoetatik hasten dira eta gene, zelula, organismo, talde sozial eta espezieak hartzen ditu bere barruan. Funtsean, hautespen-unitatea eboluzioaren eragileak diren entitateak dira. Honen inguruan aritu izan diren zientzilarien galdera bada: zeren arabera ematen da eboluzioa? Zer da eboluzioaren eragilea?

Hautespen-unitate kontzeptuaren eskema da.
Hautespen-unitatearen eskema

Hamaika eztabaida eta iritzi aurkituko ditugu honen inguruan, erabakitzeko ze puntura arte izan den moldeatua eboluzioa hautespen presioetatik maila ezberdin hauetara. Eztabaida honek baita tratatu izan du hautespen naturalaren esanahi eta unitate hauen garrantzia erlatiboak, hau da, indibiduoen hautespena zein taldekoa ba al dira altruismoaren eboluzioa bultzatu dutenak? Altruismoak indibiduoen gaitasunak murrizten dituela ikustean, zaila da jakitea nola eboluzionatu duen altruismoak hautespen darwinianoaren barruan, indibiduoengan eraginez.

Eztabaida[1] aldatu

Biologariek eztabaida anitzak izan dituzte hautespen naturalaren menpe dagoen hautespen unitatea ezartzeko orduan, baina gehien bat espeziea eta geneen aldeko teoriak agertu dira. Alde batetik, espeziea hautespen unitatea dela diotenek defendatzen dutena da, eboluzioan eta, beraz, hautespen naturalean ematen diren banakoen aldaketak espeziea hobetzeko eta bizirauteko ematen direla.

Bestetik, genea hautespen unitatearen oinarria dela diotenek defendatzen dute, izaki bizidunok berekoikeriarekin jokatzen dugula maiz eta altruismoarekin jokatzen dugunean ere berekoikeriaz jokatzen ari garela finean. Geneak dira belaunaldiz belaunaldi aldatuz doazenak eta aldaketak ez dira espezie gisa bizirauteko ez hobetzeko, baizik eta banako gisa berekoikeriaz jokatuz bizirauteko. Genea hautespen unitatea denaren aldekoa Richard Dawkins da, zeinetan bere Gene berekoia[2] liburuan, argi defendatzen duen bere ikuspuntua eta adibide anitzak ematen dituen.

Selekzioa mailakatua aldatu

Geneak aldatu

Hautespen unitatea geneak direla defendatzen duten biologari ugari daude. Geneak eboluzio luze baten ostean, efektu fenotipikoen ondorioz, hobekien adaptatuak izan diren gene "berekoiak" dira.

George C.Williams-ek bere liburuan, Adaptation and Natural Selection[3] ,egiten du genean oinarritutako eboluzioaren ikuspuntuaren lehendabiziko aipua, genea hautespen unitate gisa azalduz, esanez hautespen unitate batek iraunkortasun maila altu bat izan beharko lukela eta hori geneak betetzen du. Baita gene berekoikeriaz eta banakoaren altruismoaz hitz egiten du. Gene berekoikeria, indibiduoak beraien gene “onak” iraunarazteko eta eboluzioan mantentzeko jokatzen dutelaren ideiarekin. Banakoaren altruismoa, bada ideia honi kontra egin ziezaiokeen puntu bat, nahiz eta teoria honen aldekoek maiz azaldu duten bezala, banakoaren altruismoaren atzean, hau da, banako batek beste bati altruismoz laguntzean, ekintza horren atzean dauden ideiak berekoiak izan daitezke eta benetako intentzioa bere gene berekoiaren biziraupena bermatzea izatea.

Hautespen unitate hau defendatzen duen beste zientzilari garrantzitsua, aurretik aipatutako Rickard Dawkins da. Berak zioen geneek fenotipoak sortzen dituztela eta hauek epaituak izaten direla efektu fenotipikoengatik. Honek, azken finean, Williamsek zituen idei antzekoak erabili zituen, baina bi kontzeptu berri sartzen ditu bere diskurtsoan: "replicator" eta "vehicle". "Replicator" esaten dio geneari, erreplikatzen denari eta "vehicle", ordea, indibiduo edo taldeari. Haren hitzetan, "replicator" izan beharko litzateke hautespen unitatea, azken finean, geneak direlako ia hilezkorrak diren eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren erreplikatzaileak. Gainera maiz indibiduo hitza erabiltzen duenean, berez geneei egiten dio erreferentzia. Geneak aldatzearen ondorioz aldatuko dira indibiduoak.

Gerora, "replicator" kontzeptua bitan zatitzen du "interactor" eta "replicator" kontzeptu berriak erabiliz. "Replicators" ingurumenarekin elkarreragitean bi modu ezberdinetan egiten zuela ikusi zuen: alde batetik, beraien kopiak egiten dituzte eta bestetik, beraien burua eta kopien biziraupenerako eragiten duten bigarren produktuak, espresio fenotipikoak dituztenak, ekoizten dituzte. Azkeneko hauei "interactor" deituz, entitate bat zeinetan hautespenak zuzenean eragiten duen. Dawkinsek idei hauek ongi plazaratzen ditu ere River Out of Eden[4] liburuan, non azaltzen duen geneek beraiek bakarrik funtzionalak direla.

RNA world aldatu

Hipotesi honek defendatzen du bizitza RNA-n oinarritzen dela DNA-an zein proteinetan baino lehenago. Alexander Rich eta Walter Gilbertek osaturiko hipotesia da eta indar handiko hipotesia izan da, nahiz eta hipotesi gisa mantendu izan den. RNA, DNA eta porteinen aurrekaria da informazio genetikoaren gordailu funtzioan. Honek informazio genetikoa gorde dezake (DNA-ren antzera) eta erreakzio kimikoak katalizatu aldi berean. Baita esaten da RNA-world hipotesia DNA-world beste hipostesiak biltzen duela, hau da, honen barruan egon daitekeela, RNA DNA eta proteinen bitartekaria izanik.

Hipotesi honek baztertzen du DNA eta proteinaren sistema interdependentea lehenengo bizidunetan, teorikoki, baina praktikoki ezinezkoa litzateke. Adibidez, lehenengo RNA-k beste molekulen ( erribosa, fosfatoak eta RNA osatzen duten lau nukleotido baseak) agerpena beharko zukeen bera osatzeko. Baina oso zaila izango litzateke RNA eraketako molekula hauek sintetizatu eta mantentzea eta are gehiago egitazko kondizio prebiotikoetan.

Hipotesiaren beste akats bat da, naturalki eratzen diren RNA molekulek entzimen propietate espezifiko oso gutxi dituztela. Proteinek dituzten funtzio anitzetatik erribozeimek gutxi batzuk soilik egin ditzakete. Gainera RNA molekula honek autobirkonbinaketa bat egin behar izan zuen egun dauden proteína espezifiko anitzak eratzeko eta ez da eman oraindik trantsizio honen inolako azalpenik.

Beraz, RNA world hipotesiaren konklusioa da RNAk bakarrik funtzio gutxi batzuk dituela eta beste molekulen beharra du funtzio hauek betetzeko. Baina azken finean, neo-Darwinista askok defendatzen dute RNA world existitu beharko litzatekela gerora DNA-protein world eman ahal izateko.

Epigenetika aldatu

Epigenetika gure DNA-sekuentzia aldatu gabe, baina heredagarriak eta aldakorrak diren aldaketen ikerketa da. Aldaketa hauek portaerak eta kanpo-ingurumen faktoreek eragindakoak dira. Kontuan hartu behar dugu, aldaketak fenotipoan eta ez genotipoan ematen direla.

Zelulak aldatu

Zelula hautespen unitate gisara identifikatzen duen zientifikoetatik Leo Buss dago. Berak idatztiako liburuan The evolution of individuality [5]esaten du, animalien eboluzioko garapenak adierazten dutela hautespen presioa zelula unitate gisa eta organismo multizelularren indibiduoen arteko gatazka.

Hautespen hau proliferazio aske bezala estutasunean dabil egokitasunarekin banakoaren interesetan eta horregatik tentsioa dago hautespena zelula eta indibiduo mailaren artean. Ornogabe baten inmunitate sistemako zelula espezifiko baten ( patogenoen infekzioen aurka programatua dagoena) proliferaziotik, errepresentatzen du indibiduoaren hautespeneko manipulazioaren adibide bat zelulak bere egokitasuna hobetzeko duen gaitasunaren mailan. Ornodunen inmunitate sisteman, hautespena zelula eta indibiduo mailan ez daude gatazkan.

Beste batzuek hautespen-unitate gisa mimbizi zelulak ikusten dituzte. Horien artean Mel Greaves mimbizi biologoa dago The role of steroid hormones in breast cancer stem cells[6]. Teoria hau hainbat zientzialarik defendatu izan dute.

Jokabideak aldatu

Gizakion jokaerak bi eboluzio prozesuen produktua dira: eboluzio genetikoa eta eboluzio kulturala.

Alde batetik, eboluzio kulturala defendatzen duen ideiari izen bat eman zaio: memetika eta honen arabera, meme bat geneen analogoa den unitate kultural bat da. Hau indibiduo bat edo gehiagoren garunean gordeta dirau eta bere burua erreplikatu dezake, beste indibiduoetara pasatuz.

Jokabidea hautespen-unitate gisa hartzen dutenek diotenez,organismoaren arrakasta genetikoa lankidetza eta jokabide altruistatik dator edo horretan oinarritzen da.

Organismoak aldatu

Organismoan oinarritutako eboluzioa defendatzen duen hipotesi bat existitzen da: Ortogenesia. Ortogenesiaren ideia da, organismoek badutela sortzetiko joera bat eboluzionatzeko norabide zehatz batean xede edo jomuga batenganantz, mekanismo edo indar sustatzaile batzuen ondorioz.

Darwinismoaren ikuspuntutik azaltzen al da puntu hau. Adibidez: azkarra den gazela bat hobe moldatzen bada bizirauteko eta gehiago ugaltzen bada, egokitzapen altu honen kausazioan fijatu beharko ginateke baldin eta erreparatzen badiogu nola gazelak indibidualki jaten duten predazioaz baliatuz. Azkarragoa den gazelaren abiadura gene bakar batek, poligenikoa edo ingurumenarekin egokitua egoteak eragin dezake.

Taldeak aldatu

Talde batek beste batekin konparatuz egokitzapen hobeak baditu, zeinetan taldearen egokitzapenak altuagoak edo baxuagoak diren garrantzitsuagoa den egokitzapena hautatutako banakoarekin alderatuz, talde hautespena eman daiteke.

Demagun eltxo batek birus bat transmititzen diola untxi bati eta infektatzen duela. Birus hauek hedatuko dira baldin eta kutsaturiko untxiek "sasoi" dauden untxiak kutsatzen badituzte. Honek hautespen-presioan eraginten du birus talde guztietan ez bilakatzeko birulentuegia eta kutsaturiko untxia hiltzeko, birusa hedatu aurretik. Gainera, infektaturiko untxia bere patogenoekin batera ustelduko da.

Ikusitako adibidean, taldeak suposatzen da birulentzia maila baxuagoa duela. Hemendik ondoriozta genezake, hautespena banakoen hautespenaren contra dagoela, banakoak birulentoagoak baitira taldea baino. Baina kasu honetan birus guztien egokitzapenek untxi batean eragiten dute taldeak untxiari egiten dionaren arabera. Beraz, garrantzitsuagoa da untxia ez hiltzea goizegi eta, ondorioz, banakoen arteko kooperazioa espero genuke talde gisa. Baina, hala ere, talde baten portaera banakoen ezaugarria da.

Espezieak eta maila altuagoak aldatu

Biologoen artean eztabaida ugari daude erabakitzeko espezie edo talde altuagoetan hautespen unitateak jarduten duten. Zientzialari askok defendatzen duten teoria da, genearekin batera gehienetarikoa. Teoria honen oinarria da, espeziea hobetzeko ematen dela eboluzioa eta indibiduoa beharrean talde gisa aritzen garela izaki bizidunok.

Talde eta kolonia mailako hautespena Darwinek proposatua izan zen,The origin of species. Honek altruismoa bere ideiaren sostengu gisa erabili zuen. Hein batean altruismoa, beste indibiduo bat laguntzea norbera bere burua kaltetuz izaki, ezingo zen eman hautespen unitatea genea edo indibiduoa balitz. Altruismoa ematen da espezie bezala garatu eta eboluzionatzeko.

Erreferentziak aldatu

  1. epigenetika. .
  2. (Ingelesez) Dawkins, Richard. (1976). The selfish gene. Oxford University Press ISBN 978-0-19-857519-1..
  3. (Ingelesez) Williams, George. (1966). Adaptation and Natural selection. Princeton University Press ISBN 0-691-02615-7..
  4. Dawkins, Richard. (1995). River out of Eden. Basic Books ISBN 0-465-01606-5..
  5. (Ingelesez) Buss, Leo. (1987). The evolution of individuality. Princeton University Press ISBN 0691084696..
  6. (Ingelesez) Greaves, Mel. (2013-1). «Cancer stem cells as ‘units of selection’» Evolutionary Applications 6 (1): 102–108.  doi:10.1111/eva.12017. PMID 23396760. PMC PMC3567475. (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).

Kanpo estekak aldatu